Lady Gaga ama izango da

Askok uste dutenaren kontra, Lady Gagari ama sena piztu zaio. Oso argi dauka eta laster haurra eduki nahi duela aitortu du. Eta onena, data erabakita dauka!

Lady Gagaren haurrak, besapean ogia ekarri beharrean, hirugarren diskoa ekarriko du. Jendeak Born this way diskoaren egilea izatea eta ama izatea bateraezinak direla pentsatu arren, argi eta garbi utzi du.

Jonathan Rossen programan “oraindik” haurdun geratzeko asmorik ez zuela esan du, “ezta urrik eman ere”. Hala ere, “une hori helduko” dela adierazi du: hirugarren diskoa kaleratzen duenean.

“Orain bertan ezin dut geldialdi bat egin, zaleek hil egingo nindukete”, gehitu du abeslariak. “Bizitza pribatuaz hitz egiten ez dudala kritikatzen didate batzuek, baina hori oso zoriontsu naizelako da”,  gaineratu du.

Seguruenik, gaur egun daukan harreman sentimentala oso ondo doalako izango da. Ezkontza zurrumurruak alde batetik eta harremana haustearenak bestetik, galduta gaude gu. Dena den, badirudi Lady Gaga bizitzako une ezin hobe batean aurkitzen dela, hain ona, non ama izatea aztertzen ari da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *