Tag Archives: kazetaria

Iker Casillas eta Sara Carbonero ezustean ezkondu dira

665611_carbonero_casillas_foto610x342Iker Casillas eta Sara Carbonero ezkondu egin dira. Zeremonian ez da familiako inor egon, ezta bikotearen lagunik ere.

Dirudienez, Aste Santua aurretik izan zen ezkontza, Madrilgo Boadilla del Monte herrian, non bi lekuko baino ez ziren egon, tartean, kirol kazetariaren ahizpa.

Ingurukoek bi egun lehenago izan zuten albistearen berri, baina bikoteak argi zeukan zeremonia pribatua eta lasaia izango zela. Horrekin, kazetarien eta jarraitzaileen akidura saihestu nahi zuten.

Bien bitartean, bikotearen bigarren semea udan jaioko da, aurreikusitakoaren arabera, Madrilen. Izan ere, futbolariaren opor-egunak aprobetxatuko dituzte Espainian egun batzuk igaro eta haurra han jaiotzeko.

 

Nor da Cristiano Ronaldoren neska-lagun berria?

christianoCristiano Ronaldok eta Irina Shaykek harremana hautsi dutela jakin genuen duela astebete, eta orain futbolariak neska-lagun berria izan lezakeela zabaldu dute hainbat komunikabidek.

Hain zuen, Lucia Villalon kazetari ezagunarekin lotu dute Real Madrileko aurrelaria. 26 urteko aurkezleak Real Madril futbol-taldearen kate ofizialean egiten du lan.

Aurretik, TVE kateko albistegietan aritu zen Villalon, baina, dirudienez, kirolzale amorratua denez, oso pozik dago lan berriarekin.

Dena den, oraindik ez dugu jaio berri den ustezko harremanaren gaineko xehetasun gehiagorik. Begi-bistakoa da Shayken eta Ronaldoren arteko harremana apurtuta dagoela. Izan ere, futbol-jokalaria bakarrik agertu zen Urrezko Baloiaren galara.

Lucia Villalon, ostera, sari-banaketan izan zen, eta badirudi Ronaldok harekin ospatu zuela garaipena.

Gazteako “Paparazzi” txutxu-mutxuen blogean baieztapen ofizialaren zain geldituko gara.