Tag Archives: taylor swift

Taylor Swiftek milioi bat dolar irabazten du egunean

taylorTaylor Swift abeslariak ia milioi bat dolar irabazi du egunean, aurten; alegia, 900.000 euro inguru. Urtarriletik urrira 300 milioi euroko irabaziak izan ditu, 1989 diskoari eta berorren aurkezpen-birari esker.

2014an, adibidez, AEBko diskorik salduena izan zen aipatutakoa (200 kopia lehendabiziko astean eta 80 milioi jaitsiera). Gainera, 2015ean zehar 30 saritik gora jaso ditu.

Datu horiekin diru-sarrera altuenak dituzten munduko pertsonen artean kokatu da Swift, eta gehien kobratzen duen kantaria da, Katy Perryren ondotik. Gauzak horrela, musika-industriaren motor komertziala da gaur egun.

Duela gutxi, esate baterako, munduko bikote aberatsenen artean sailkatu ziren Calvin Harris eta Taylor Swift: 131 milioi dolarreko irabaziak. Hala, Jay Zren eta Beyonceren aurretik kokatu ziren Forbes aldizkariak argitaratutako zerrendan.

 

Taylor Swift eta Calvin Harris, elkarrekin

taylor3Duela hilabete harro esan zuen Taylor Swiftek pozik zegoela mutil-lagunik gabe. Aitzitik, 25 urteko abeslaria berriro maitemindu da, haren ingurukoek zabaldu duten informazioen arabera.

Dirudienez, kantariak aurkeztu die dagoeneko mutil-laguna hurbilekoei. Calvin Harris disko-jartzaile eskoziarra da, hain justu, Swiften lagun berria.

Orain arte hainbat mutil gazterekin lotu izan dute abeslari estatubatuarra, Harry Stylesekin edota Taylor Lautnerrekin, adibidez. Dena den, Conor Kennedyrekin zeukan harremana hautsi zuenetik ez du mutil-lagun ofizialik aurkeztu.

Gainera, bazirudien zoriontsu zela ezkongai zegoenean. Izan ere, urrian estudioko azken diskoa aurkeztu zuenean zera esan zuen: “Askatasun eta aisialdi tarte bat bizitzen ari naiz, eta horri esker familiari, nire musikari eta lagunei lehentasuna ematen diet”.

Nolanahi ere, itxura denez, Calvin Harrisi ere tarte bat gorde nahi izan dio.

One Directioneko abeslaria, maiteminduta

Jennifer Lawrence du gustuko Harry Stylesek. Argazkia: Getty.

Jennifer Lawrence du gustuko Harry Stylesek. Argazkia: Getty.

19 urte baino ez dituen arren, Harry Stylesek curriculum zabala du maitasun kontuei dagokionez. Kasu honetan, ordea, ez du gustuko neska hori lortu… oraingoz.

Duela gutxi Aktore Onenaren Oscar saria eskuratu duen Jennifer Lawrence antzezlea du gustuko One Directioneko abeslariak: “Oscarretan hitz egiten entzun, eta maitemindu egin zen”, azaldu dio abeslariaren lagun batek Daily Star egunkariari. Dirudienez, Jenniferren naturaltasunak Harryren arreta erakarri zuen.

Dena den, aurretik ere gustuko zuela pentsatzekoa da. Izan ere, Oscarrak banatu ziren gauean, aktoreari bere babesa erakutsi zion Twitterreko mezu baten bidez: “Jennifer Lawrencek Oscarra irabazi behar du gaur gauean”. Eta hori, filma ikusi gabe. Handik pixka batera ikusi zuen pelikula, eta orduan honakoa idatzi zuen Twitterren: “Silver Linings Playbook ikusi berri dut… benetan, gustuko dut”. Azken esaldi horretan ez dakigu ikus-entzunezkoarengatik ala aktorearengatik ari ote zen.

“Harryri neska dibertigarriak gustatzen zaizkio, eta bere ustez, dibertigarria izan zen sari banaketan erori zenean. Bestalde, argi dago, liluragarria dela”, gaineratu du Harryren lagunak.

Taylor Swift abeslariarekin egon eta gero, One Directioneko kideak ez du denbora galdu eta Emma Watsonekin eta Millie Bradyrekin ibili da. Oraingoz, Jennifer Lawrencek ez dio ezer erantzun, baina lortuko ote du Harry Stylesek Jennifer Lawrence maitemintzea?

Taylor Swift eta One Directioneko Harry Styles, elkarrekin

Duela gutxi, abeslariak Conor Kennedyrekin zuen harremana hautsi berri zuela iragarri genuen blog honetan. Baina badirudi Taylor Swiften bihotza erraz sendatu dela; izan ere, txutxu-mutxu guztien arabera, Harry Styles One Direction taldeko kidearekin dago!

Albistea Mario Lopezek eman du, 104,3 MY irrati programan. “X Factor” programako epaile da Lopez, eta Taylorrek ikuskizuna eskaini zuen bertan, ostegunean, artista gonbidatu gisa. Lopez Harry agurtzera joan zen deskantsu batean, eta hor zergatik ote zegoen galdetu zion. Orduan, Taylor seinalatu zuen eskuaz, laguntzera etorri zela argi utzita.

Antza denez bikotekideak elkarrengandik gertu egon ziren arratsalde osoan, eta horrek ingurukoen susmoak piztu zituen. E News!-ek ere eman du txutxu-mutxuaren berri dagoeneko.