Tag Archives: Irina Shayk

Irina Shayken eta Cristiano Ronaldoren harreman desleiala

ronaldoCristiano Ronaldo futbolariak Irina Shayk modeloari adarrak jarri dizkiola ez da zurrumurru hutsa. Hori da, gutxienez, The Sun egunkariak ziurtatu duena.

Modeloaren gertuko iturri batek ahobizarrik gabe hitz egin du futbol-jokalariaren desleialtasunei buruz. Itxuraz, ez da emakume bakarrarekin egon, alegia, Irinarekin zegoenean beste hainbat neskarekin ere oheratzen omen zen. “Orain egia dakit, eta traizionatuta sentitzen naiz. Ustezko desleialtasun baten gaineko lehen zurrumurruak zabaldu zirenean, konfidantza guztia nuen Ronaldorengan. Inozoa naiz”, aitortu zion aipatu iturriari Shaykek.

Dirudienez, eta mintzagai dugun egunkariaren arabera, Ronaldoren urtebetze-festa prestatzen ari zenean jakin zuen futbolaria adarrak jartzen ari zitzaiola. Hain zuzen, futbolariaren sakelako telefonoan ikusitako zenbait mezurengatik konturatu zen beste emakume batzurekin zegoela; Kolonbiako, Australiako eta Frantziako emakumeekin, zehazki.

Hasiera batean ukatu egin zuen beste neska batzurekin egon izana, Irinak mezuak ikusi zituela esan zionera arte. Cristianok ez zuen aitzakiarik bilatu, eta orduantxe eman zuen harremana amaitutzat Irinak.

Dena dela, harremanaren amaiera iragarri zutenean, bikoteak ez zuen arrazoirik eman. Hori bai, mutil fidel bat bilatzen ari zela esan zuen orduan modeloak.

Nor da Cristiano Ronaldoren neska-lagun berria?

christianoCristiano Ronaldok eta Irina Shaykek harremana hautsi dutela jakin genuen duela astebete, eta orain futbolariak neska-lagun berria izan lezakeela zabaldu dute hainbat komunikabidek.

Hain zuen, Lucia Villalon kazetari ezagunarekin lotu dute Real Madrileko aurrelaria. 26 urteko aurkezleak Real Madril futbol-taldearen kate ofizialean egiten du lan.

Aurretik, TVE kateko albistegietan aritu zen Villalon, baina, dirudienez, kirolzale amorratua denez, oso pozik dago lan berriarekin.

Dena den, oraindik ez dugu jaio berri den ustezko harremanaren gaineko xehetasun gehiagorik. Begi-bistakoa da Shayken eta Ronaldoren arteko harremana apurtuta dagoela. Izan ere, futbol-jokalaria bakarrik agertu zen Urrezko Baloiaren galara.

Lucia Villalon, ostera, sari-banaketan izan zen, eta badirudi Ronaldok harekin ospatu zuela garaipena.

Gazteako “Paparazzi” txutxu-mutxuen blogean baieztapen ofizialaren zain geldituko gara.

Rihanna, Cristiano Ronaldoren atzetik

rihannacrisDuela astebete zabaldu zen berria Interneten: Rihanna, Cristiano Ronaldoren atzetik omen dabil. Hori da behintzat, elkarrekin argazki bat atera zutenetik,  etaTwitter bidez, Barbadoseko erregina Real Madrileko futbol-jokalariari eztenkadak botatzen hasi zenetik, hainbat komunikabidek esan dutena.

Astebete geroago, zurrumurrua bueltaka dabil oraindik, batez ere, txioetako batean “nire umea” deitu diolako. Zer ezkutatzen dute bi hauek? Eta zein da Irina Shayk modeloak zurrumurru horren inguruan duen iritzia?

Oraingoz ez dugu istorio honen gaineko datu gehiagorik. Argitzeke dago nola ezagutu diren, baita Cristianok mezuak erantzuten dizkion ala ez.

Lortuko al du Rihannak futbolaria gatibu hartzea? Ez izan zalantzarik hala bada, “Paparazzi” blogean informazio guztia emango dizugula.

Irina Shayken bikiniek iraultza piztu dute Hawaiin eta Filipinetan

Irina Shayk modelo errusiarrak, Cristiano Ronaldo futbolista portugaldarraren neska-lagunak, iraultza piztu du Hawaiin eta Filipinetan. Izan ere, Rafael Mazzucco argazkilari ezagunaren kameraren aurrean jarri da bainujantzi eta bikini nimiñoak jantzita, Sports Ilustrated aldizkari estatubatuarrerako. Emakume-zale oro aztoratzeko moduko irudiak dira!!

Shayk 25 urte ditu eta  aldizkari ezagun horretako azalean agertzen den bosgarren aldia da. Beste bederatzi neska ikusgarrirekin batera, Irina Shayk 10 modelo sexyenetako bat da aldizkari horren arabera.

CR7ren neska-lagunarentzat une ezin hobea da hau porfesionalki, aldizkari arroxen azaletan agertzeaz gain,  “Intimissimi”, “La Perla”, “Lacoste”, “Guess” eta “Armani Exchange” etxeen irudi baita. Gainera, Kanye Westen “Power” bideoklipean ere agertuko da.

Cristiano Ronaldok ez du, ez, gustu txarra emakume kontuetan. Irina Shaykekin hasi aurretik, esaterako, portugaldarrak harremanestua izan zuen Kim Kardashian modeloreakin. Gainera, futbolariak seme bat du baina amaren izena ez du ezagutarazi eta amak ere ez du agerraldi publikorik egin, itxura denez, hitzarmena egin baitzuten horretarako.