Beyonce, euskal estiloko orrazkeraren jarraitzaile

beyonceBeyonceren look aldaketak zeresana eman du azken egunotan. Musika artista ezaguna izateak alde txarrak ere baditu, eta uneoro kameren jomugan egoteak ez dio, oraingo honetan, Jay-Zren emazteari mesederik egin. Egundoko kritika-zaparrada jaso du flekilloa moztu duenetik.

“Halo” kantuaren egilea Parisen izan da, familiarekin batera, egun batzuk pasatzen, eta han erakutsi duen look berriak ez ditu jarraitzaileak oso gustura utzi.

Sare sozialak pil-pilean daude Parisko argazkiak zabaldu zirenetik, eta kantariaren inguruan egindako komentarioak guztiz zorrotzak izan dira.

Euskaldunon artean, aldiz, baliteke itxura berriak arrakasta izatea. Ocho apellidos vascos film ezagunean, adibidez, Amaiak, protagonistak, “aizkorarekin moztutako kopeta-ilea” erakusten du, eta dirudienez, Euskal Herritik kanpo asko dira euskal neskak estilo horrekin lotzen dituzten pertsonak. amaia

Gustuko al duzue zuek Beyonceren look berria?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *