Tag Archives: polemika

Beyonceren titiburuek sua piztu dute

beyonceBeyonce abeslariaren argazki batek sekulako polemikoa piztu du. Ohikoa da abeslariaren webgunean zeresana ematen duten irudiak aurkitzea, baina oraingo honetan jarraitzaileen erantzuna ez da inolaz ere positiboa izan.

Argazkian Beyonce bularretako gabe agertzen da, eta titiburuak nabarmentzen zaizkio.

Esan bezala, horrek haserrea eragin du Interneten. Izan ere, askok diote, Rihanna imitatzen dabilela. Bestetik, baten baino gehiagok kritikatu du argazkietan alabaren aurpegia ezkutatzea, baina titiburuak erakusteko inolako arazorik ez edukitzea.

Hainbesterako deritzozue?

Miley Cyrusen tatuaje berriak polemika piztu du

Miley Cyrusek berdintasun zeinua duen tatuaje bat egin du, eta argazki hori igo du twitterrera. Izugarrizko polemika piztu da gaztearen tatuaje berriarekin, izan ere Amerikar Estatu Batuetan sexu berdina duten pertsonen arteko ezkontza 50 estatutik 6 estatutan soilik onartzen da. Bere jarraitzaile askok homosexualen eskubideak ez lituzkeela babestu behar uste dute. Beraz, bere jarraitzaileen artean orain eztabaida da nagusi.

Bere jarraitzaileetako batek galdera hau egin zion twitter bidez: “Bibliako zein zatitan esaten da homosexualitatea zuzena dela?”. Artistak, beste galdera batekin erantzun zion: “Bibliako zein zatitan esaten da besteak epaitu daitezkeela? Ez da horrelakorik agertzen. Jainkoa da epaile bakarra, eta jainkoa maitasuna da”.

Dena den, abeslaria lehenago ere azaldu da homosexualen alde. 2010eko martxoan Parade izeneko aldizkari estatubatuarrari adierapen hauek egin zizkion: “Ezkontza homosexualean sinisten dut, denok elkar maitatzeko eskubide berberak ditugula uste dudalako”.

Polemika pizteko asmoarekin egingo al zuen Cyrusek tatuajea?