Beyonce, Jay-Z eta ezkontza-eraztuna etxean utzita

beyonce3Beyonce abeslaria Met galara bikoterik gabe joateak hautsak harrotu ditu. Vogue aldizkariaren editoreak antolatutako modako ekitaldia arlo ezberdinetan nabarmentzen diren pertsonaia ezagunez bete ohi da urtero. Horien artean, Lemonade diskoa argitaratu berri duen kantaria zegoen, baina Jay-Zren arrastorik ez zen izan atzokoan. Hori gutxi ez eta, ezkontza-eraztunik gabe agertu zen Beyonce.

Horrek guztiak kazetarien arreta piztu du, batez ere, azken asteetako gertaerengatik. Jay-Z rap musikaria Rachel Roy estilistarekin lotu dute azkenaldian. Gainera, Beyonceren lan berrian azaltzen diren kantuetako batzuek hedabideetan zabaldutako aipatu zurrumurrua indartu dute.

Izan ere, aurrerapen-kantuak, adibidez, bikotearekin arazoak dituen emakume bati buruz hitz egiten du, adarrak jarri dizkioten neska baten inguruan, hain zuzen. “Ez nagoenean soilik nahi nau. Nahiago du Beckyry, ile polita duenari, deitu” dio kantuak.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *