Jude Law eta Sienna Miller: bukatu da bukatu da…

Jude Law eta Sienna Miller. Sienna Miller eta Jude Law. Ederrak, lirainak, famatuak eta dirudunak dira eta bikote perfektua osatzen zuten, kanpotik begiratuta behintzat. Baina barrutik… auskalo harreman hori barrutik nolakoa den ! Bikote ezagunak bigarren aldiz apurtu du zeukan harremana.

Bikoteak 2003an ezagutu zuen elkar, Alfie filmaren grabazioan eta 2004ko Eguberri egunetan ezkontzeko konpromisoa egin zuten. Baina 2005ean konpromiso hori apurtu zuten, Lawk onartu egin baitzuen Sadie Frostekin dauzkan hiru seme-alaben umezainarekin, Daisy Wrightekin, harreman sexualak izan zituela. 2006an berriz elkartu ziren baina tarte labur batez baino ez, azarorako haserretuta baitzeudn berriz.

Banandu ostean, Sienna Rhys Ifans aktore galestarrarekin ibili zen eta, ondoren, Baltasar Gettyrekin harreman zoro bat izan zuen, azken horrek emaztea eta lau seme-alabak utzi baitzituen Siennarekin egoteko.

Lawk, berriz, beste alaba bat izan zuen tarte horretan, Samantha Burke modeloarekin.

Baina 2009. urtean, New Yorkera bizitzera joan ziren bai bata eta bai bestea. Pixkanaka elkarrengana hurbiltzen joan ziren eta, azkenean, berriz loratu zen maitasuna. Eguberrietan Kariben opor erromantikoak egin zituzten eta ezkondu egingo zirela ere esaten zen. 6 miliioko etxea erosi zuten Londresen eta zenbait komunikabidek ezkontza sekretua egin zutela ere baieztatu zuten.

Baina ez zen halakorik izan eta, oraingoz behinztat, ez da halakorik izango ere. Bikotearen ordezkariak esan du harermana apurtu egin dutela eta euren lagun batzuen arabera, “betiko”, gainera.

Harreman zaila zen nonbait eta lagunak izaten jarraitzen badute ere, elkarrekin ezin dute bikote moduan funtzionatu. Orain biak lanean murgildu dira. Jude Law Sherlock Holmes filmaren bigarren zatia grabatzen ari da eta Sienna, berriz, Flare Path filma. Eta beste pertsona batzuen besoetan ere bai. Jude Lawk Sadie Frost emazte ohiarengana jo du (oso harreman ona mantendu dute beti) eta Sienna, berriz, bere film berriko protagonistetako batekin ikusi dute azken egunetan, Joe Armstrong aktorearekin, alegia.

Bikote horren azken kapitulua ote da hau?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *