Tag Archives: david Bisbal

David Bisbal eta Elena Tablada, banantzeko zorian

Zurrumurru hau ez da berria, aspaldi dabil bolo-bolo, baina badirudi baieztatzear dela: David Bisbal eta Elena Tablada banandu egingo dira. Ella izeneko euren alaba jaio aurretik ere baziren haustura zurrumurruak baina, haurraren jaiotzan isildu egin zituen. Orain, bataioaren ostean, berriz piztu dira.

Tablada familiak gezurtatu bazuen ere, Ellari Miamin egindako bataioan Bisbalen sendiari oso harrera txarra egin omen zioten. Tira, agian hori ez da banaketaren arrazoia izango baina, beste faktore bat izan daiteke. Nagusia, jakina, maitasuna bukatu zaiela.

Zurrumurruak zurrumurru, ez zaie ia inoiz elkarrekin ikusten. Elena festa dexentetan ibiltzen da azken aldian, baina lagunekin joaten da, sekula ez Davidekin.

Ikusi beharko dugu ea udan oporretara elkarrekin doazen edo bakoitza bere kasa doan. Horrek argituko ditu gauzak.

David Bisbal Tolosaldean ibili da… bizikletaz!!

Baietz, baietz, ez dela txantxa bat!!! David Bisbal Gipuzkoan izan da, zehatzago esanda Tolosaldean!! Gauza jakina da Almeriako musikaria bizikletazale amorratua dela eta, Abraham Olanorekin batera, bueltatxo bat eman du paraje eder horietan bizikletaz! Eta txirrindulari ohiarekin eta kantariarekin batera, Giant bizikleta-etxeko arduradun Jose Casla ere ibili da Tolosaldean.

Kantariak Twitter bidez zabaldu du hori erakusten duen bideoa. Egin klik hemen bideo hori ikusteko!

Olanok eta Bisbalek aspalditik ezagutzen dute elkar eta ez da bizikletaz elkarrekin ibiltzen diren lehen aldia. 2009an, esaterako, kantariak anoetarrarekin eta beste bi txirrindulari ohirekin batera, Miguel Indurainekin eta Roberto Herasekin, alegia, egin baitzuen Done Jakue Bidea. 780 kilometro egin zituzten 9 egunetan.

Asteko irudi bitxiena izan da, zalantzarik gabe, Bisbalek Tolosaldean utzitakoa!