Tag Archives: David Beckham

David Beckham, James Bond berria?

davidBaliteke David Beckhamek James Bondena egitea, Daniel Craigek kontratua bukatzen duenean. Albiste horixe argitaratu du Daily Starrek azken orduetan, eta The Mirror egunkarian ere jaso dute horren berri.

Dagoeneko Beckham ibili izan da aktore lanetan telebistan zein zineman; besteak beste, Sport Reliefeko zenbait “sketch”etan eta Only Fools and Horses telesailean.

Zinemaren munduan, ordea, oraindik ez du debuta egin, nahiz eta Guy Ritchiek zuzendutako Los caballeros de la mesa redonda: rey Arturo pelikulan estreinatuko den aurki. Guztira 13 esaldi esango ditu film horretan.

Ikusteke dago, beraz, James Bonden papera egiteko hautatzen duten ala ez.

Santa izena jarri nahi dio Victoria Beckhamek alabari

Harri eta zur gelditu gara! Victoria Beckhamek Santa izena jarri nahi dio espero duen alabari. Itxura denez, Spice Girls taldeko kide ohiak izen berezia jarri nahi dio haurrari eta bizi diren hiria hartu du erreferentzia gisa: Santa Monica.

Baina Vicky-k ezin zion bere alabari Monica izena jarri noski. Semeei Brooklyn, Romeo eta Cruz izenak jarri zizkiela kontuan hartuta, Monica arruntegia izango zen nonbait. Eta Santa Beckham izena oso egokia omen da.

The Sun egunkariak zabaldu du albistea eta futbolari ezagunak eta haren emazteak ez dute ofizialki oraindik ezer ere esan. Ea zer aukeratzen duten azkenean!