Tag Archives: Cameron Diaz

Cameron Diazen ustekabeko ezkontza

cameron

Cameron Diaz eta Benji Madden. Argazkia: People.com

Cameron Diaz ez da jada Hollywoodeko urrezko ezkongaien artean ageri. Izan ere, Good Charlotte taldeko Benji Maddenekin ezkondu zen astelehenean 42 urteko aktorea. Hala jakinarazi dio, behintzat, Diazen ordezkariak People aldizkariari, agiri baten bidez.

“Zoriontsu gaude abentura hau elkarrekin, lagunekin eta gure senitartekoekin hasi dugulako”, adierazi du bikoteak argitalpenean.

Zeremonia Los Angelesen duten etxeko lorategian egin zuten, asteburu osoa lagunekin igaro ostean. Besteak beste, Drew Barrymore eta Nicole Richierekin egon zen astebukaeran Cameron Diaz aipatu hiriko zenbait lokaletan.

Bestalde, ezkontzako ospakizunean Gwyneth Paltrow eta Reese Whitherspoon ere egon ziren, 90 gonbidatuen artean.

“Cameronek benetako zoriontasuna aurkitu du”, ziurtatu du People aldizkariak kontsultatutako iturri batek.

Bien bitartean, Diazen eta Madden arteko maitasuna berehalakoa izan zela hitzeman dute bikotearen lagunek. Dirudienez, ezkontzeari zion beldurra kendu dio aktoreari rock musikariak.

Cameron Diaz: hegazkinetan ezezagunekin sexu-harremanak izatea da nire kirol gustukoena

A zer nolako aitorpena egin duen Cameron Diazek. 38 urteko aktore estatubatuarrak argazki-saio bat egin du Maxim aldizkariarentzat barruko-arropatan eta emandako elkarrizketan aitortu duenez, hegazkinetako komunetan ezezagunekin sexu-harremanak izatea da bere kirol gustukoena.

“Kirol” hori ote dago ile-horiaren  gorputz ikusgarriaren atzean?

Auskalo! Genetikak eraginik izango du, seguru, eta zaindu ere egingo da. Baina tira, kirola sexu gisa definitzen duela ikusita, gartsua izan behar du emakume honek! Gainera, sexu hitza bera ere asko gustatzen zaiola esan du.

Aitorpen horiek promozioarekin lotura ere badute, jakina, izan ere, Diazek laster film bat estreinatuko du: Bad Teacher. Zeresana eman nahi zuen, nonbait, eta lortu du.

Gainontzean, ez da hain garai ona aktore ezagunarentzat, berriki eten baitu Alex Rodriguez beisbol jokalariarekin zeukan harremana.