Tag Archives: aktoreak

Cameron Diazen ustekabeko ezkontza

cameron

Cameron Diaz eta Benji Madden. Argazkia: People.com

Cameron Diaz ez da jada Hollywoodeko urrezko ezkongaien artean ageri. Izan ere, Good Charlotte taldeko Benji Maddenekin ezkondu zen astelehenean 42 urteko aktorea. Hala jakinarazi dio, behintzat, Diazen ordezkariak People aldizkariari, agiri baten bidez.

“Zoriontsu gaude abentura hau elkarrekin, lagunekin eta gure senitartekoekin hasi dugulako”, adierazi du bikoteak argitalpenean.

Zeremonia Los Angelesen duten etxeko lorategian egin zuten, asteburu osoa lagunekin igaro ostean. Besteak beste, Drew Barrymore eta Nicole Richierekin egon zen astebukaeran Cameron Diaz aipatu hiriko zenbait lokaletan.

Bestalde, ezkontzako ospakizunean Gwyneth Paltrow eta Reese Whitherspoon ere egon ziren, 90 gonbidatuen artean.

“Cameronek benetako zoriontasuna aurkitu du”, ziurtatu du People aldizkariak kontsultatutako iturri batek.

Bien bitartean, Diazen eta Madden arteko maitasuna berehalakoa izan zela hitzeman dute bikotearen lagunek. Dirudienez, ezkontzeari zion beldurra kendu dio aktoreari rock musikariak.

Nor da munduko emakumerik sexyena?

penelopeGizonezkoei zuzendutako Esquire aldizkariak Penelope Cruz aktorea izendatu du munduko emakume sexyena. Orain arte, besteak beste, Scarlett Johanssonek, Angelina Joliek, Rihannak eta Halle Berryk zeukaten titulu hau.

Azken urteotan guztira hamaika neskak eskuratu dute munduko emakume ederrenen titulua, baina Halle Berry eta Penelope Cruz espainiarra dira 40 urtetik gorako zorioneko bakarrak.

Aipatutako aldizkarirako posatzeaz gain, elkarrizketa ere eskaini du Cruzek, eta bere bizitza pribatuari buruz hitz egin du. Dena den, Javier Bardemeri eta bikotearen seme-alabei buruz mintzatzea errefusatu du, gai hori euren kontua dela argudiatuz.

Kristen Stewart, haurdun?

Robert Pattison eta Kristen Stewart

Albisteak ezustekoan harrapatu gaitu, baina, txutxu-mutxu guztien arabera, Kristen Stewart haurdun egon liteke! Aita, noski, Robert Pattinson bikotekidea omen da.

Azkenaldian zeresan asko eman du bikoteak. 4 urteko harremana hautsi egin zuten duela urtebete. Garai hartan Kristen ‘Blancanieves’ filma grabatzen ari zen, eta filmeko zuzendariarekin abentura bat izan zuen. Baina badirudi Robertek denborarekin barkatu egin ziola, eta, ordutik, etengabe aritu dira harremana hausten eta berreskuratzen.

Oraingoan oso serio hasi omen dira berriro; izan ere, OK Magazine aldizkariak baieztatu duenez, Kristen haurdun dago. Aktoreak berak duela gutxi egindako adierazpenen arabera, bere seme-alabek Roberten begiak izatea nahi du. Baliteke amets hori laster betetzea.

Gaur egun, bikotea Crepusculo sagako azken filma promozionatzen ari da, biran. Film horretan ere alaba bat dute elkarrekin. Guraso lanetan entrenatzen ibili ote dira?