Rihanna meskita batetik kanporatu dute Abu Dhabin

Rihanna, Abu Dhabiko meskita batean

Rihanna, Abu Dhabiko meskita batean

Munduan barrena dabil Rihanna azken hilabeteotan, kontzertuz kontzertu. Biraren baitan, geldialdia egin du Abu Dhabin, eta zeresan handia ematen ari da Barbadoseko abeslariaren azken ideiak.

Joan den larunbatean, kontzertua hasi baino ordu batzuk lehenago, Zayed Xekearen Meskita Handia bisitatzera joan zen, Steven Gomillion eta Dennis Leupold argazkilari famatuekin. Han zeudela, argazki saioa inprobisatzea bururatu zitzaien. Estilismoari dagokionez, guztiz beltzez janztea erabaki zuen, goitik behera arropaz estalita.

Antza denez, meskitako arduranei ez zitzaien ideia batere gustatu, errespetu falta zela iruditu zitzaielako. Ateratako argazkiek ez omen zuten zuzendaritzak ezarritako baldintzak eta arauak betetzen; hortaz, meskitatik ateratzeko “gonbitea” luzatu zioten.

Erabakiak kontrako eta aldeko erreakzioak eragin ditu. Argazkiek ez dutela ezer txarrik erakusten diote batzuk; beste batzuen ustez, ordea, meskita ez da moda kontuetarako toki aproposena.

Zer iruditzen zaizue Rihannaren ideia? Artea edo probokazioa?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *