Scarlett Johanssonen argazki berri bat, sarean

Aurreko astean Scarlett Johanssonen argazki intimoak zabaldu zituzten sarean, eta orain, aktore estatubatuarraren hirugarren argazki bat zabaldu dute. Argazki hau ez du aktoreak berak atera, argazkia begiratuta, beste pertsona batek atera diola dirudi eta.

Argazki berri honetan, ohean etzanda agertzen da estatubatuarra, eskuineko eskuan boligrafo bat duela, irakurtzen duen bitartean.

Johanssonen mugikorra hackeatu zuten, eta ondoren, Interneten publikatu zituzten aktorea biluzik agertzen diren argazkiak. Mary Singerrek, aktorearen abokatuak, argazki horiek Internetetik ezabatzea eskatu zuen pasatu den astean. Eta komunikatu batean irudien jabea Johansson dela dio: “Argazkiak oso pertsonalak eta pribatuak dira, nire bezeroa bere etxean baitago”, esan zuen Singerrek, eta webguneen jabeek bere eskaerak ez badituzte betetzen, “arriskuan egongo direla” ere adierazi zuen.

Horren bitartean, argazkiak publikatu dituzten horiek harrapatu nahian jarraitzen du FBIak, ikerketarekin aurrera jarraitzen dute eta.