Leire Martinez haurdun dago

leireLeire Martinez, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria, haurdun dago. Twitter bidez eman du albistea kantari gipuzkoarrak, kazetariek azkenaldian hartu duten jarrerarekin haserre.

Dirudienez, sekulako jazarpena jasaten ari da egunotan. Hori dela eta, haurdunaldiaren berri ematea baino ez zaio geratu. Hau da, hain zuzen, aipatu sare sozialaren bidez esandakoa:

“Kaixo guztioi

Dakizuenez, ez dut nire bizitza profesionaletik at dauden gaiei buruz hitz egiteko ohiturarik. Dena dela, azkenaldian kazetariak atzetik ditut une oro, baita errepidean ere, eta hori arriskutsua da niretzat.

Senitartekoen etxeetara ere deitu dute, gezurrak esanez. Hori guztia niri buruzko informazioa lortzeko helburuarekin egin dute.

Beti errespetatu izan ditut lanbide guztiak, eta hala egiten jarraituko dut, nahiz eta zenbait konturekin ados ez nagoen. Helburua jazarpenari amaiera ematea da, batez ere, nire ingurukoentzat bakea nahi dudalako, haiek ez baitute nire lanbidearekin zerikusirik.

Beraz, pare bat gauza kontatuko dizuet:

Alde batetik, beharrean oso pozik nabilela. Taldekideekin batera, kontzertu-bira zoragarri bat bukatu berri dut, eta orain disko berria prestatzen gabiltza. Aurreikusitakoaren arabera, 2016rako egongo da prest lan hori.

Bestalde, haurdun nago. Jacobo eta biok oso pozik gaude albistearekin. 2015ean jaioko da haurra, eta proiektu berri honi ekiteko gogoz gaude; seguruenik, gure bizitzako proiektu garrantzitsuenetakoa izango delako.

Ez dut besterik esateko…

Eskerrik asko denagatik

Muxu potolo bat

Leire.”

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *