Irina Shayk eta Bradley Cooper, elkarrekin

bradleyIrina Shayk modeloa eta Bradley Cooper aktorea elkarrekin daude, Hola aldizkariak, esklusiban, asteazkenean argitaratutako argazkiek erakusten dutenez. Argazkiotan New Yorkeko kaleetan paseo bat ematen azaltzen da bikotea.

Duela aste batzuk zabaldu zituen lehendabiziko zurrumurruak New York Post egunkariak. Horren arabera, Bradway Finding Neverland musikalean elkarrekin ikusi zituzten. Egunkariak gaineratzen zuen komunean dituzten lagunen bitartez ezagutu zutela elkar Cooperrek eta Shaykek.

Dirudienez, apirilean Etxe Zuriak antolatutako afari batean ere ikusi zituzten elkarrekin, eta orduantxe hartu zuten indarra ustezko harreman baten gaineko zurrumurruek.

Batak zein besteak duela gutxi hautsi dituzte aurretik izandako harremanak. El francotirador filmeko protagonistak, adibidez, martxoan utzi zuen Suki Waterhouserekin. Shayk eta Cristiano Ronaldo, berriz, urte hasieran hasieran banandu ziren.

Hain zuzen, urtarrilean iragarri zuen harremanaren bukera futbolari portugaldarrak. Bost urte batera egon ondoren, adierazpen hauekin eman zuen hausturaren berri: “Gure harremana bukatu egin da. Biok erabaki dugu hala izatea. Irinari onena opa diot”, esan zuen Real Madrileko jokalariak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *