Tag Archives: CASPERT SMART

JLo eta Casper Smart, berriro elkarrekin

JENNIFERDenetik entzun da Jennifer Lopezek eta Casper Smartek harremana utzi zutenetik. Abeslaria beste dantzari batekin zebilela zioten zurrumurruak zabaldu ziren aspaldi, dantzaleku batean jarrera maitekorra erakutsi ostean. Baina badirudi kantari estatubatuarrak ez duela Casper ahaztu, nahiz eta harremana bukatuta egon.

Halere, azkenaldian indarra hartzen ari dira bikotea adiskidetu egin dela dioten zurrumurruak. Daily Mail egunkariak, adibidez, Los Angelesen elkarrekin ikusi zituztela zabaldu zuen duela egun batzuk. Hain zuzen ere, ibilgailu berean ikusi omen zituzten.

Oraingoan, The Hollywood gossip da bikoteari buruz mintzatu dena. Aldizkari horren arabera, harremana estutu dute, eta baliteke irlaren batera bidaia bat egiteko asmoa izatea. Lasai egongo diren leku batera joan nahi omen dute JLok eta Casperrek, umeekin batera.

Iturri berak ziurtatu duenez, Casper oso pozik dago berriro elkarrekin daudelako, baita abeslariaren seme-alabak ere.

Antza denez, denbora bat bakarrik igaro ondoren, mutil-lagun ohia faltan botatzen hasi da Jennifer Lopez.