Brad Pittek garesti ordain lezake desleiala izatea

bradEztei-bidaia Maltan ari dira pasatzen Angelina Jolie eta Brad Pitt. Une gozoak bizi ditu bikoteak, seme-alabekin batera. Bistara, behintzat, familia eredugarria ematen du, eta Angelinak bederen, ez dauka kexatzeko arrazoirik. Alta, Tom Raider filmeko protagonistaren abokatuek ezkon-aurreko akordio ezinhobea sinatu dute aktorearentzat.

AEBko komunikabideek bikoteak adostutakoaren berri eman dute azken orduetan, eta Brad Pittek garesti ordain lezake deslaiala izatea. Izan ere, hitzarmenak dio “ezkonduta dauden bitartean Pitt beste emakumeren batekin baldin badoa, Jolierentzat izango da umeen zaintza”. In Touch aldizkariaren arabera, “haurrak babesteko erarik onena” delako sinatu zuten akordioa.

Baina umeen zaintzarena ez da ustezko desleialtasun baten ondorioz jazoko litzatekeen kontu bakarra izango. Bikotearen ondasunen inguruan ere hitz egiten du akordioak. Kasu horretan, ezkondu aurretik zeukaten diruarekin geldituko litzateke biak, eta ezkontzaren ostean lortutako diru-sarrerak haien seme-alabentzat izango lirateke (gutxi gorabehera 185 milioi dolarreko ondasuna).

Gainera, bikoteak prest utzi du testamentua. Ondasunak, seme-alaben, Vietnamgo, Kanbodiako eta Etipiako umezurtz-etxeen eta minbiziaren aurkako ikerketaren artean banatu nahi dituzte.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *