Tag Archives: zakila

Enrique Iglesiasek munduko zakil txikiena dauka

Izenburu horrek gordin xamarra dirudi baina Enrique Iglesiasek berak egin du aitorpen hori Melbournen emandako kontzertuan. Artistak zakil txiki-txikia omen du eta ahal izango balu aldatu egingo luke.

Australian ematen ari zen kontzertuan lore ugari jaso zituen agertoki gainean zegoen artistak eta, orduan, Iglesiasek, milaka zaleren aurrean, bere sekretu txikia argitu zuen: “Gizonkote espainiar ona izateko zakilaren tamaina garrantzitsua ote den? Bada, nik agian espainiar itxura izango dut baina munduko zakilik txikiena daukat. Benetan. Oso-oso txikia da. Ahal izango banu aldatu egingo nuke. Sekula ezin izaten dut nire tamainako preserbatiborik topatu”.

Enrique Iglesias lasai eta gustura zebilen agertoki gainean eta sexu harremanak izan zituen lehen aldiaz hitz egin zuen: “Egia esango dut, 17 urte eta erdi nituen eta hamar segundoko iraupena izan zuen”.

Ohiko konkistatzaile itxura atzean utzi nahiko al du artistak?

Robbie Williamsek ez zuen zakila atera, ukitu baino ez zuen egin (ikusi bideoa)!

Atzo eman genuen albistea gezurtatu egin dute zenbait lekukok: Robbi Williamsek ez omen zuen zakila atera Take Thatek Dublinen eman zuen kontzertuan. Eskua galtzen barruan sartu eta bere genitalak ukitu besterik ez omen zuen egin…

Hori da behintzat bertan izandako batek Youtuben sartutako bideo honetan erakutsi duena. Ikusi bideoa!