Tag Archives: Aitor Ocio

Aitor Ocio eta Laura Sanchez, elkarri mokoka

aitorAspalditik dator Aitor Ocio futbolari ohiaren eta Laura Sanchez modeloaren arteko sumina, baina azken orduetan sare sozialetara eraman dute haien alabaren inguruko azken eztabaida.

Hain zuzen ere, Instagram bidez adierazi du Laura Sanchezek Athleticeko jokalari ohiarekin duen haserrea. Dirudienez, alabaren zaintzagatik izandako borroka ez da oraindik amaitu, eta batarentzat zein bestearentzat buruhaustea izaten jarraitzen du.

Oraingoan, aipatutako sare sozialera Ociok igotako argazki batek piztu du polemika. Irudian zazpi urteko alaba azaltzen omen da. “Gure alabak zazpi urte ditu eta ez du argazkia Internetera igotzeko baimenik eman”, esan du haserre laura Sanchezek, argazkiak alaba hezteko lanari emanda dagoen aitaren itxurak egiteko erabiltzen dituela argudiatuz.

Oraingoz ez du horren gaineko erantzunik jaso. Akaso, umearen zaintza lortzeko erabiliko ote ditu argazkiak? Erantzungo ote dio Aitorrek?

Cuando la custodia de una hija se lucha en Instagram, por Laura Sánchez y Aitor Ocio

Aitor Ocio eta patua

Ezin nion Aitor Ociori elkarrizketa egin arratsaldez izan behar zuelako eta beste zerbait nuen. Amaia Akordagoitia lankideari pasatu nion “marroia”. Eta bera pozik. Gainera, post bat ere idazteko eskatu nion. Honakoa da:

“Egia esan, Aitor Ociori elkarrizketa aurrez aurre egin nahi nuen nik, baina, tamalez, telefonoz egiteko eta urteko gizonik ederrenaren ahotsa entzuteko aukera besterik ez nuen izan. Aitor Ocio benetakoa da eta ez da futbolean bakarrik aritzen, zin dagizuet. Futbolariari 15 minutuko elkarrizketa bat egiteko irmotasuna eta iraunkortasuna ezinbestekoak izan dira.

16:15 aldera deitu behar nion, berak aginduta, baina ez zuen telefonoa hartzen. Behin baino gehiagotan saiatu ostean, Aitorrek ezetz esan zidan, alabarekin eta haren “laguntxo” batekin zegoela eta elkarrizketa hurrengo egunerako uzteko eskatu zidan. Ni, pozik! Egun bakar batean hitz egin ordez, bitan hitz egiteko aukera izango nuen eta.

Aitor Ocio

Hurrengo egunean, estaldurarekin arazoak izan genituen. Patuak gu bion artekoa ezinezkoa zela adierazi zidan. Azkenean, hainbat alditan saiatu ostean, bere ahotsa entzun nuen. Gasteizera bidean harrapatu nuen eta bost aldiz hots egin behar izan nion. Hala ere, futbolariak tipo dotorea dela erakutsi zuen.

Gehien harritu ninduena bere alaba Naiarengatik duen debozioa da. Ziur asko aldizkarietan azaltzen direnek pertsona arruntek eguneroko normala eta sentimenduak izatea arraroa egiten zaigulako. Baina Aitor aita bihozbera da, zalantzarik gabe.

Futbolariaren agendarengatik zaila izango da Aitor Ocio Bilboko Alde Zaharreko tabernaren batean topatzea. Hori ez da gure patua izango. Hala eta guztiz ere, egun gutxi barru (azaroaren 28a) bere urtebetetzea izango denez, berriz ere esateko aprobetxatuko dut txoko hau: Aitor ikaragarri zaude!”

Eskerrik asko, Amaia.