Zergatik utzi du Nick Cannonek Mariah Carey?

mariahHainbeste zurrumurru entzun ostean, badirudi behingoz ofizialki baieztatu dutela Mariah Careyren eta Nick Cannonen arteko harremana hautsita dagoela.

Denbora da komunikabideetan ustezko krisi baten gaineko aurreneko zurrumurruak zabaldu zirela, eta orain hurbileko iturriek jakinarazi dute duela hilabete batzuk utzi zutela harremana. Hain zuzen ere, bikotea elkarrekin ez dela bizi esan dute aipatutako iturriek.

Aktoreak bere aldetik, elkarri denbora bat eman diotela eman zuen jakitera orain dela aste batzuk, baina badirudi harremana behin betiko bukatu dela. TMZ atariak zabaldutako informazioaren arabera, Cannonen iritziz, abeslariaren inguruan dagoen giro “toxikoa” kaltegarria izan liteke bikientzat. Horregatik erabaki omen du Carey uztea.

Dena den, aktorearen aitak azalpen are zakarragoak eman ditu. Facebook bidez zabaldutako mezuetan dio, Cannonek ez zuela sexualki Mariah gustuko, geroz eta lodiago dagoelako eta haren baimenik gabe abortatu zuelako. Halaber, guzurti amorratua dela azpimarratu du mezuotan.

Bien bitartean, abeslariaren jarraitzaileek Mariah Careyren alde egin dute, bi aldiz pentsatu gabe.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *