David Beckham, James Bond berria?

davidBaliteke David Beckhamek James Bondena egitea, Daniel Craigek kontratua bukatzen duenean. Albiste horixe argitaratu du Daily Starrek azken orduetan, eta The Mirror egunkarian ere jaso dute horren berri.

Dagoeneko Beckham ibili izan da aktore lanetan telebistan zein zineman; besteak beste, Sport Reliefeko zenbait “sketch”etan eta Only Fools and Horses telesailean.

Zinemaren munduan, ordea, oraindik ez du debuta egin, nahiz eta Guy Ritchiek zuzendutako Los caballeros de la mesa redonda: rey Arturo pelikulan estreinatuko den aurki. Guztira 13 esaldi esango ditu film horretan.

Ikusteke dago, beraz, James Bonden papera egiteko hautatzen duten ala ez.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *