Tag Archives: ‘Xelebritiek’ gutiziak

‘Xelebritiek’ gutiziak, hoteletan

rihannajpgPertsonaia ospetsuek, batez ere aberatsak direnek, egundoko exijentziak izaten dituzte bidaiatzeko orduan; bai garraioari dagokionean, eta baita hoteletan ere.

Horren harian, Jetcost hegaldi-bilatzaileak “xelebritien” gaineko hainbat bitxikeria ezagutarazi ditu.

Lady Gagak, adibidez, mutil-lagunarekin bidaiatzeko ohitura dauka, baina, hoteletan, logela ezberdinetan egiten dute lo. Gainera, logela zilar-koloreko edo satin beltzez hornitzea eskatzen du. Hori gutxi ez, eta hormak Queenen, David Bowieren eta Elthon Johnen argazkiekin apaintzea agintzen du. Halaber, arrosa horiak edo zuriak, larruzko sofa eta izpilikuarekin lurrindutako eskuoihalak nahi izaten ditu. Jatekoari dagokionez, kakahuetedun urina, ogia, zerealak, fruta, humusa eta etxean egindako guakamolea aukeratzen ditu.

Jennifer Lopezen exijentziak ere ez dira nolanahikoak. Izarak etxetik eramaten ditu beti, 250 harirekin egindako ehunetan soilik egin dezakeelako lo. Normalean, hoteleko argiztapena aldatzeko eskatzen du. Bestalde, urrezko kanilak eta komunetako eserlekuak berriak izatea agintzen du. Koloreekin ere badu maniarik: hormak, aulkiak, maindireak, loreak, kandelak eta logelako apaingarri guztiak zuriak izan behar dira. Lopezentzat garrantzitsua da baita, gelan kirola egiteko makinak eta hainbat litro ur edukitzea.

Mariah Carey abeslariak ere gimnasioa logela alboan izatea exijitzen du. Han bi DVD egon behar dira, eta bere abestiak zein bideoak soilik jarri ditzakete. Bai bera eta baita bere maskota ere Frantziako ur mineralarekin bainatzen dira. Gainera, libre dauden hoteleko suite guztiak erreserbatzen ditu, inork ez molestatzeko.

Miley Cyrusek ez du gainerako abeslariak baino gutxiago izan nahi. Kaloria gutxi duten produktuak, AEBtik ekarritako sojazko esnea, jangai energetikoak, fruta, arraina, entsaladak, pasta, edari energetikoak eta ura eskatzen ditu beti. Arrosa gorriek eta bainila usainak ezin dute Cyrusen logelan hutsik egin.

Rihanna ezin da estilistarik gabe etxetik atera. Gozokiak eta janari lasterra atsegin ditu. Anekdota gisa, hau da behin egin zuen eskaria: Oreo markako hamalau gaileta pakete, gazta zaporedun lau patata poltsa, bederatzi izozki poto eta sei pizza erraldoi.

Madonna ez da atzean gelditzen. Hark ere obsesioa dauka komunarekin. Horregatik, logelako WCa aldatzea exijitzen du, eta hotela utzitakoan apurtzeko eskatzen du, inork saldu edo enkantean jarri ez dezan. Horretaz bestalde, neurri zehatz bateko eta momentuan moztutako arrosa zuriak nahi izaten ditu.

Katy Perryk burukoak lapurtzen omen ditu hoteletatik, Shakirak 30 litro ur eta 29 gaseosa eskatzen ditu beti. Halaber, esne gaingabetua eta lastotxo mordoa izan behar ditu, ezpainak margotuta mantentzeko.