Hegazkinean bidaiatzeari beldurra dioten ‘xelebritiak’

jenniferBadira hegazkinean bidaiatu behar dutenean, beldurrari aurre egiteko, mozkortzea erabakitzen duten pertsonaia ezagunak, eta badira, halaber, sekula hegazkinik hartuko ez luketen “xelebritiak” ere.

Horrekin lotuta, Jetcost hegaldi-bilatzaileak sekula hegazkinik hartu ez duten ospetsuen zerrenda kaleratu du, baita hegazkinean bidaiatu behar dutenean oso gaizki pasatzen duten hainbat pertsonaiaren izenak ere.

Hegazkinik hartzen ez dutenen artean, Aretha Franklin dago. Askotan, bertan behera utzi behar izan ditu AEBtik kanpo hitzartutako kontzertuak.

1994az geroztik, Dennis Bergkamp futbol-jokalariak ez du hegazkinik hartu, garai hartan esperientzia gogor bat izan zuelako.

Lenny Kravitzek ere nahiago du autoz bidaiatu. Duela urte batzuk, adibidez, 30 orduko bidaia egin zuen autoan, 3 orduko iraupena zuen hegaldi bat ez hartzearren.

Jennifer Anistonen kasua ere antzekoa da. Duela urte batzuk Torontotik New Yorkera zihoala hegazkin barruan bizitako ekaitz izugarri baten ondotik, egundoko ikara hartu zion airez bidaiatzeari.

The Cure taldeko Robert Smithek itsasontzia hartzen du normalean, eta, hortaz, taldekideak baino askoz lehenago atera behar izaten da etxetik.

Bestalde, Madonnak ekaitzei die batik bat beldurra. Horregatik, ez du gustuko hegazkinean joatea, bidean erauntsak harrapatzearen beldur delako.

Bruce Willisek, Penelope Cruzek, Woody Allenek, Sylvester Stalonek, Sarah Jessica Parkerrek, Megan Foxek eta beste hainbat xelebritik ere nahiago dute hegazkinik hartu behar ez izatea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *