Tag Archives: Frankie Muniz

Frankie Muniz, bihotzekoak jota

Frankie Muniz

‘Malcom in the middle ‘ telesail ospetsuko protagonistak susto ederra izan du duela gutxi; izan ere, bihotzeko txiki bat jasan du. Eta nahiz eta azkenean larria izan ez den… heriotza ez zuen urrun eduki aktoreak!

Aurreko ostiralean gertatu zen ezbeharra. Frankieren ingurukoek adierazi dutenez, aktoreak jokabide arraroa izan zuen egun osoan. “Ez zitzaion ondo ulertzen hitz egiten zuenean, eta mugimendu arraroak egiten zituen”, esan dute. Medikuek oraindik ez dakite zein izan zen bihotzekoaren kausa, eta, kontua aztertzen ari diren arren, ez dute ondorio zehatzik atera oraindik.

26 urteko gizona etxean osatzen ari da dagoeneko, eta, gai hauek serioak diren arren, txantxaren bat egiten ere ausartu da. “Bihotzeko txiki bat izan nuen, eta ez zen batere dibertigarria izan… Zahartxo nagoela dirudi, eta gorputza zaintzen hasi beharko naiz!” Zorionez, aktoreak ez du ondorio larririk izan.