Scarlett Johansson berriro biluztu da

Aktoreak berriz erakutsi du bere edertasuna, oraingoan  Mario Sorrenti argazkilariaren aurrean jarrita. Scarlettek gorputz atal ezkutuenak jendaurrean aurkeztu ditu eta gainera, argazkiak baimenduak dira.

Hacker batek aktorearen mugikorretik argazkiak lapurtu eta Interneten banatu zitueneko polemika gainditu ostean, Vanity Fair aldizkarirako erreportaje luzea egin diote.

Elkarrizketan, Johanssonek onartzen du bainugelako argazki lizunak senar ohiarentzat zirela, Ryan Reynoldsentzat hain zuzen ere. Hala ere, teknologia berrietan aditu baten azpikerien ondorioz, argazkiak ezagun egin ziren munduan zehar.

Oraingo honetan, Scarlettek oso ondo daki argazkiak ateratzen ari zaizkiola eta begirada malenkoniatsu eta bizkar biluziarekin, kamera limurtu du.

Nahiz eta errodatzen ari den pelikularen gidoiak (‘Under The Skin’) ilea beltzez tindatzera behartzen duen, erreportajean ilegorri azaltzen da, ‘The Avenger’ filmean bezala.

Aktorea une gozoak ari da bizitzen lan aldetik; izan ere, proiektu interesgarri asko ditu agendan. Horrez gain, lasaiago lo egin ahal izango du Poliziak ustez argazkiak lapurtu zituen gizona atxilotu zuenetik. Christopher Chaney da susmagarria eta errugabetzat jo du bere burua. Abenduaren 27an egingo dute epaiketa.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *