Munduko emakume ederrenetako batzuen dietak ezagutu ditugu!

Udaberri bete-betean gaude eta hasi da jada hankak erakusten hasteko unea. Uda ere gaienan daukagu eta bikinia armairutik atera beharko dugu. Baina, jada prestatuta al gaude horretarako? Edo, agian, dietaren bat egin beharko dugu soberan dauzkagun kilotxoak kentzeko!

Guk munduko emakume ederrenetako batzuen dietak kontsultatu ditugu. Hementxe dauzkazue guztiak laburbilduta:

Penelope Cruz: Azken aldian modan dagoen Dukan dieta egin du Oscarretarako haurdunaldian hartutako kiloak galtzeko. Emakume ugarik jo du mediku frantziar ezagunaren dieta horretara hainbat kilo galtzeko, besteak beste, Kate Middletonek. Dietak 4 fase ditu. Lehenegoan proteina askoko elikagaiak besterik ez dira jan behar eta, ondorengoetan, pixkanaka, bestelako elikagaiak sartzen joan behar da.

Halle Berry: 1,70 neurtzen du eta 51 kiloko pisua du 44 urteko aktoreak. Azukrerik eta gantzik gabeko dieta egiten du berak. Egunean proteina,  zuntz eta maila ertaineko edo txikiko gluzido ugariko bost plater jaten ditu egunero. Azukredun freskagarriak eta gantz txarrak, debekatuta.

Kylie Minogue: 43 urteko kantari australiarrak 1,53 neurtzen du eta 48 kiloko pisua dauka. Montignac dietara jo izan du askotan. Hidratoak bitan banatzea dago dieta horren oinarrian: batetik, onuragarriak, fruta, barazkiak, ogi integrala…, beti gantzetatik bereizita kontsumitu beharrekoak; bestetetik, hidrato kaltegarriak, esaterako, ogi zuria, artoa edo patatak, ahalik eta gehien murriztu beharrekoak.

Julia Roberts: 43 urteko aktoreak 1,78 neurtzen du eta 60 kiloko pisua dauka. Dieta makrobiotikoa egiten du: barazki ugari, zereal integralak, soja eta algak kontsumitzean dago oinarrituta. Esnea, haragia eta azukrea, debekatuta.

Gwyneth Paltrow: 1,75 neurtzen du eta 50 kiloko pisua dauka. 38 urte ditu aktore estatubatuarrak eta, Julia Roberts bezala, dieta makrobiotikoaren zalea da. Hori bai, berriki egindako adierazpen batzuetan esan du Guinness garagardoa asko gustatzen zaiola eta pintak hartu ohi dituela.

Madonna: Dieta makrobiotikoaren jarraitzaile sutsua da hau ere. 1,61 neurtzen du eta 50 kiloko pisua dauka 52 urteko kantari estatubatuarrak. Gainera, liho haziak kontsumitzen ditu 3 orduro, Omega 3 maila handia baitaukate eta argaltzen laguntzen omen dute. Dieta makrobiotikoaz gain, Zone Diet izenekoa ere egiten du. Karbohidratoak, gantzak eta proteinak 40/30/30eko proportzioan kontsumitzean datza, egunero kontsumitu beharreko 3 otorduetan eta 2 aperitiboetan. Gainera, jakina den bezala, gimnasioan jo eta su aritzen da egunero. Askotan izan da bigorexia deritzon gaitza daukala Poparen Erreginak.

Jennifer Aniston: 1,57 neurtzen du eta 42 kiloko pisua dauka 42 urteko aktoreak. Zone Diet delakoa egiten du honek ere, eta kirola ere egunero egiten omen du bere gorputza osasuntsu mantentzeko.

Reneé Zellweger: 1,65 neurtzen du eta 50 kiloko pisua dauka 42 urteko aktoreak. “Bridget Jones”en rola izan da bere ibilbideko ezagunena eta, haren azalean jartzeko, 15 kilo hartu behar izan zituen. Hori bai, filmaren promozioa amaitu eta berehala, mini-plateren dietari ekin zion. Egun bakoitzean egin beharreko otorduetako janari kopurua hainbeste murriztu zuen, hezurretan gelditu zen artista.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *