Tag Archives: Robbie Williams

Robbie Williamsek ez zuen zakila atera, ukitu baino ez zuen egin (ikusi bideoa)!

Atzo eman genuen albistea gezurtatu egin dute zenbait lekukok: Robbi Williamsek ez omen zuen zakila atera Take Thatek Dublinen eman zuen kontzertuan. Eskua galtzen barruan sartu eta bere genitalak ukitu besterik ez omen zuen egin…

Hori da behintzat bertan izandako batek Youtuben sartutako bideo honetan erakutsi duena. Ikusi bideoa!

Robbie Williamsek zakila erakutsi du kontzertu batean

82.000 pertsona bildu omen ziren Dublinen Take That taldea zuzenean ikusteko eta, kontzertuaz gozatzeaz gain, bestelako ikuskizun bat ere izan zuten bertaratutakoek, Robbie Williamsek zakila erakutsi baitzuen kontzertuan.

Rock DJ” kantua abesten ari zirenean, kantari britainiarrak eskua galtzetara eraman zuen eta, larrua jotzeko itxurak egiten ari zen bitartean, zakila atera zuen.

Kontzertuan zeudenak harri eta zur gelditu ziren, batik bat, lehen iladatan zeudenak. Dena den, zenbaitek “harro” zegoela ere adierazi zuen, gertatutakoa ikusteko “pribilegioa” izan zuelako. Ez dakigu Take That taldeko gainerako kideek nola hartu zuten gertatutakoa.

Gogora dezagun, Manchesterreko taldea 1990ean sortu zela eta Robbie Williamsek 1995ean taldea utzi zuela bakarkako bideari ekiteko (eta txutxu-mutxuek diotenez, euren arteko harremana ona ez zelako ere bai). Beraz, horren ondorioz, taldea desegin egin zen. 2005ean, ordea, Williams ez beste taldekideak berriz elkartu ziren eta taldearen bideari berriz ekitea erabaki zuten.  Izandako arraksta ikusirik, 2010ean elkartu egin zitzaien Robbie.