Lady Gaga: “Kokaina nire laguna zen”

Lady Gaga. Argazkia: Twitter.

Bere bizitzaren garai ilunei buruz aritu da Lady Gaga “The conversation” telebista-saio estatubatuarrean. Amanda de Cadenet aurkezleari eskainitako elkarrizketa batean, bere bizitza pribatuaren inguruko hainbat azalpen eman ditu abeslariak, eta, besteak beste, gazteagoa zenean kokaina hartzen zuela aitortu du.

Musikariaren esanetan, 19 urte zituela ikasketak utzi eta bere gurasoen etxetik alde egin zuen. Orduan, lan egiten jarri eta musika munduan sartzeko lehen ahaleginak egin zituen. Garai hartan bakarrik sentitzen zenez, depresioa sufritu zuen eta une horretan hasi zen drogarekin arazoak izaten.
Dirudienez, kokainak bere barnean sentitzen zuen hutsunea betetzen laguntzen ziola uste zuen abeslariak: “Droga nire laguna zela uste nuen, hobeto sentitzen laguntzen ninduela”.

Hala ere, elkarrizketan egindako adierazpenen arabera, egun batean ohetik altxatu zen eta bere bizitzaren norabidea aldatzea erabaki zuen. “Zu ez zara artista. Artistak musikan kontzentratu egiten dira eta ez hauts zuri madarikatu horretan”, esan zion bere buruari, eta, ahalegin handiak eginez, drogak uztea lortu zuen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *