Angelina Joliek gizendu egin nahi du!

Angelina Jolie. Argazkia: EFE

Pertsonaia famatuekin ez da erraza asmatzea! Egunero izaten dira mintzagai Hollywood-eko izarrek lirain mantentzeko egiten dituzten dietak eta ariketak. Angelina Joliek, ordea, kontrako erabakia hartu du Brad Pittekin ezkonduko dela eta.

Izan ere, lau kilo gizendu nahi ditu aktore estatubatuarrak. Erabakiak badu bere arrazoia: gorputzean kurba gehiago izatea lortu nahi du egun berezi horretan ahalik eta itxura ederrena erakusteko.

Helburua lortzeko, Jamie Oliver sukaldari famatuari errezeta bereziak eskatu dizkio. Antza denez, Angelinak ez duenez inoiz otordurik prestatzen, Brad Pitt bere senargaiak hartu du ardura hori. Haragi-pastela edo patata-purea dira, besteak beste, bikotearen etxean jan daitezkeen gutiziak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *