Halle Berry eta Gabriel Aubry, ezin ados jarri

Halle Berry eta Gabriel Aubry. Argazkia: Getty

Badirudi Hollywooden bizimodua ez dela beti telebistan ikusten den bezain zoragarria eta zoriontsua. Oraingoan, Halle Berry eta bere senar-ohiaren txanda da. Denbora daramate epaitegietan borrokan elkarrekin duten Nahla alabaren zaintza dela eta.

Hori nahikoa ez balitz, diru-kontuekin ere ez dira ados jartzen. Izan ere, modelo kanadiarrak dirutza eskatu dio Halle Berry aktoreari. Guztira, milioi erdi dolar baino gehiago nahi ditu, abokatuaren gastuak ordaindu eta alaba zaindu ahal izateko. Momentuz, Los Angeles-eko epaitegiak ez du eskaria tramitera onartu.

Arazoak ahaztu nahian, Halle Berryk Parisera bizitzera joateko asmoa adierazi du Olivier Martinez bikotekide berriarekin. Hortaz, argitzeko dago erabaki horrek nola eragingo dion prozesuari.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *