Amaitu da maitasuna

Itxura guztien arabera, Lady Gagak agur esan dio Taylor Kinney bere mutil-lagunari. Hamar hilabete elkarrekin igaro ostean, ibilbide profesionalari lehentasuna ematea erabaki du artista estatubatuarrak. Hala adierazi du US Weekly egunkariak, bikotearen gertuko iturri batek emandako informazioan oinarrituta.

Lady Gaga eta Taylor Kinney. Argazkia: Getty

110 kontzertu eskainiko ditu New Yorkeko artistak munduan barrena ondorengo hilabeteetan eta ez omen du astirik izango amodio kontuetarako eta nahiago izan du maitasuna alde batera utzi.

Oraingoz, istorioaren protagonistek ez dute albisteari buruz ezer baieztatu edo ezeztatu. Ikusi egin beharko da, beraz, zertan geratzen den kontua.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *