Brad Pittekin afaltzea eta hotelean gaua pasatzea nahi?

Bradekin gau eder bat pasatu nahi baduzu, orain posible duzu eta gainera, Angelinaren baimenarekin. Interneteko eBay atarian enkantean jarri du aktoreak aukera hori ongintzazko helburuarekin. Berarekin afaldu eta gau bat hotelean pasatzean datza zita baina, hori bai, lehen eskaintza 10.000 dolar baino handiagoa da.

Pertsonaia famatu ugari dira beren irudiaz baliaturik Interneteko enkante hauek erabiltzen dituztenak ongintzazko ekimenak babesteko. Kate Perry artistak, esaterako, berekin agertokira igotzeko eta bere soineko bat eskuratzeko aukera jarri du enkantean. Irabaziak Gurutze Gorriarentzat izango dira.

Hayden Panettiere aktore eta sex-symbolak, “Heroiak” telesaileko eta “Scream” sagako protagonistak, amerikar futbol partida batera berarekin joateko aukera enkantean ipini du. Hasierako prezioa 1.500 eurokoa da, plan hoberik bai?

Urte hasieran Justin Bieberrek ere antzerako enkante batean 40.000 dolar bildu zituen animalien eskubideen aldeko erakunde batentzat.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *