Avril Lavigne, haurdun?

Avril Lavigne jertse handi batekin ikusi dute duela egun batzuk, eta haurdun dagoela ezkutatu nahian dabilela dirudi. Edo hori diote behintzat, zabaldu diren zurrumurruek. Haurdun egongo ote da abeslari gaztea?

Jertse zabal bat zuen kantariak eta bere sabela ezkutatzen zuen poltsa handi bat. Gainera, abeslariaren hurbileko iturri batek zera dio: “Brody Jenner bere bikotekidea eta bera inoiz ez dira hain zoriontsu egon, eta euren harremanean pausu bat gehiago eman nahi duela dio”.

“Itxaron ezazue, laster emango du bere haurdunaldiaren berri eta. Bera oso pozik dago”, adierazi du iturri berak.

Avril Deryck Whibleyrekin, Sum 41 taldeko kidea, ezkonduta egon zen bost urtetan, eta hilabete batzuk geroago ezagutu zuen Brody Jenner. Ume bat izango al du berarekin?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *