Lady Gagak plastikozko zakil bat erabiltzen du

Jo Calderone jatorri italiarra duen modelo bat da, eta egungo pop munduko gizonezko desiratuena bihurtzen ari da. Izan ere, Vogue Japan aldizkarirako argazki sesio batean azaldu da, Lady Gagaren azken bideoklipean azaldu da, eta musika sari batzuen ospakizunean ere abeslaria ordezkatu du.

Denok dakigu Gagaren gizonezko pertsonaia dela Calderone, baina datu bat falta zitzaigun: Calderoneren identitatea hartzeko, Armaniren jantzia, patilla, orrazkera, eta zigarroaz gain, plastikozko zakil bat erabiltzen du artistak, horrela adierazi dio behintzat US Weekly aldizkariari abeslariaren hurbileko iturri batek. Oso ausarta da hori egitea, baina Lady Gagaz hitz egitean, dagoeneko zerbaitek harritzen al gaitu?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *