Gerard Piquek 40.000 euro irabazi ditu pokerrera jolasten

Gerard Piquék futbolera jolastuz dirua irabazten du, eta ez dakigu soldata jaitsi dioten ala ez, baina beste modu batera dirua irabazten hasi da kirolaria. Izan ere, Bartzelonan ospatutako poker txapelketa europear batean parte hartu zuen eta diru kopuru handia lortu zuen.

Denok dakigu Piquéri oso ondo ematen zaiola futbolera jolastea, baina pokerrera jolastea ere ez zaio inolaz ere gaizki ematen. Futbol jokalaria beste bost jokalariren ondoan egon zen hainbat ordu, eta hirugarren geratu zen, 40.900 euroko botea irabaziz.

Eguzkitarako betaurrekoak eta bere belarriak estaltzen zituen kaskoak jantzita azaldu zen futbol jokalaria txapelketara. Pokerrera jolasten direnak horrela jantzi izan ohi dira, beste jokalariek jartzen duten aurpegia ikus ez dezaten, eta Piqué horrela agertzea harrigarria izan zen arren, benetako profesional bat bezala jantzi zen. Gazteak 5.000 euro ordaindu zituen mahaian esertzeko, eta dirudienez, bere janzkera eraginkorra izan zen, bere poltsikoak bete egin ziren eta.

Ez dakigu jolasten ari zen bitartean Shakira bere neska-lagunaren abestiak entzuten ari zen ala ez, baina, horrela izanez gero, zorte handia eman ziola argi dago.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *