Madonnaren etxea eros dezakezu 49.000 euroren truke

Madonnaren zalea bazara eta 49.000 dolar (33.000 euro) badauzkazu, kantariak 18 urte izan arte bizileku izan zuen etxea eros dezakezu. Michiganen dago, bi solairuko adreiluzko etxea da eta lau logela, liburutegia, tximinia eta bi auto sartzeko moduko garajea dauzka. Baina, hori bai, erabat suntsituta uzti zuen sute batek 2008an. Horregatik da hain merkea (kontuan hartuta auzo horretako gainerako etxeek 173.000 dolar inguruko salneurria dutela).

Madonna etxe horretan bizi izan zen bere familiarekin Michiganeko Unibertsitatera ikastera joan zen arte. Eta ez dirudi artistak berak interesik izango duenik etxe hori erosi, zaharberritu eta bizileku edo oporleku gisa erabiltzeko. Artista 2008an izan zen azken aldiz Michiganen (etxea erre zen urte berean…), Traverse Cityko Zinema Jaialdira joan zenean.  Beraz, kantari ezagunaren zaleentzat goxokia izan daiteke, dena berritu behar bada ere, oso merkea delako.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *