Pereza taldeko Leiva eta Michelle Jenner, maiteminduta!

Bikote berri baten berri ematera gatoz gaur. Pereza taldeko Leiva eta Michelle Jenner aktorea, elkarrekin dabiltza! zurrumurruak aspalditxotik zebiltzan bueltaka baina jada baiezta daiteke albistea, bikotea elkarrekin joan baitzen  Montxo Armendarizen No tengas miedo filmaren estreinaldira (filmeko protagonistetako bat da Jenner).

24 urteko aktorea eta 30 urteko kantaria eskutik lotuta agertu ziren eta elkarrekin izan ziren uneoro. Estreinaliaren ostean, Madrilgo kaleetan barrena ibili omen ziren paseoan.

Aspalditik ezagutzen omen dute elkar baina X! Fin: Juntos por el Sáhara proiekturako Jaime Urrutiaren “¿Dónde estás?” grabatu zutenetik, adiskidetasuna amodio bihurtu zitzaien.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *