Beyoncé berriz ezkonduko da haurdun gelditu aurretik

Izenburua hori irakurrita, pixkat nahasita gelditu gara. Beyoncé ez al zen, bada, 2008ko apirilean ezkondu Jay-Z musikariarekin? Bai, bai, hala izan zen. Baina artistak iragarri duenez, datorren urtean ezkontzako botoak berrituko ditu bikoteak, izan ere, urrats hori egitea beharrezkoa da beretzat haurren bat edukitzea erabaki aurretik.

Bikotea Parisen da egun hauetan, merezitako atsedena hartzen eta euren ezkontzaren hirugarren urtemuga ospatzen.  Eta maitasunaren hiriak euren garra piztu du nonbait, opor horietan erabaki baitute laugarren urtemugan ezkontzako botoak berritzea.

Haurrak edukitzeko ideia buruan darabilki bikoteak, baina esandakoaren arabera, badirudi datorren urtea baino lehen ez dutela horretarako asmorik izango. Beyonceren haurdunaldi posibleei buruzko albiste faltsuak eta zurrumurruak askotan zabaldu dira eta horiek gezurtatzeaz nazkatuta egon beharra du artistak. Urtebetez bakean utz dezaten egin al ditu adierazpen horiek?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *