Shakirak ez daki striptease egiten…

Waka-waka” dantzatzen bai baina… Shakirak ez omen daki striptease egiten!!! Aldakak nola mugitzen dituen ikusita, ez dirudi behar handirik izango lukeenik, baina artista kolonbiarra stritease egiten ikasten hasi dela dirudi. Hain exijentea ote da Pique??? Auskalo… Kontua da kantaria Chiqui Martí stripper ezagunak Bartzelonan daukan dantza-eskolan sartzen ikusi dute.

Europa Press agentziaren arabera,  bere managerra eta anaia den Toninorekin batera jo zuen hara eta, inguruan zebilzkion kazetarien aurrean disimulatzen zen, eskolan sartu aurretik paseoan zebilen itxura eman baitzuen. Toninok, berriz, aurre egin omen zien kazetariei eta kamerak itzal zitzaten eskatu zien.

Shakira ilearekin aurpegia estaltzen saiatuta irten zen bertatik. Chiqui Martik ukatu egin zuen artistak beregana jo zuenik bideo berriren baterako koreografietan laguntza eske. Sekretupean eramaten ahalegindu ziren guztia. Baina Toninok ez zuen diskrezio handiz jokatu eta, handik irteteko, autoa hurbildu zuen lokaleko atera eta hain azkar saiatu zen ihes egiten, espaloiaren izkina apurtu zuela eta autoaren gurpila pintxatu zuela. Eta norena zen auto hori? Bada, Piquerena!!!!

Misterioz betetako pasartea, zalantzarik gabe. Bilbora datorrenean ikusiko dugu zer ikasi duen stripper ezagunarekn!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *