Scarlett eta Ryan: bihotza bete nahiaren eta zurrumurruei ihes egitearen arteko oreka bila

Abenduan ohar ofiziala igorri zuten Scarlett Johanssonek eta Ryan Reynoldsek: “Gure harremana bukatzea erabaki dugu. Badakigu zaila izango dela pribatutasuna mantentzea, dena den, eskertuko genuke gure egoera kontutan hartzea”. 2010eko azaroan ezkondu zen bikotea Kanadan eta, bi urteren buruan, banantzea erabaki zuten.

Eta pribatutasuna mantentzeko ahalegina egin badute ere, argi dago euren helburua ez dutela bete.

Aste honetan heldu zaigun zurrumurru baten arabera, Scarlett Johanssonek erronka berri bat du: Justin Timberlake bereganatzea. Itxura denez, Ryan Reynoldsekin maitemindu aurretik zeukan maitalearengana jo nahian dabil aktorea baina, jakina, Jessica Biel (Timberlaken egungo neska-laguna) tartetik kentzea ez zaio erraza egingo.

Ryan Reynoldsi dagokionez, berriz, badirudi Sandra Bullockekin batera hasi duela 2011. urtea. Eta jakina, berehala zabaldu zen albistea. Elkarrekin ote daude? Azken horrek 2010ean utzi zuen Jesse James senarra Oscar saria irabazi berritan, beste emakume batzuekin engainatu zuela publiko egin zelako eta, beraz, bihotza libre dauka. Horregatik, ez litzateke hain arraroa izango penak elkarrekin arintzeko elkartu izana. Baina Bullockek gezurtatu egin du bion artean maitasun harremanik dagoenik.

Ameriketako Estatu Batuetako emakumeak lasai egon daitezke; izan ere, Ryan Reynolds ez da nire amorantea“, uzti nahi izan du Sandra Bullockek Urrezko Globoetan kazetariek zurrumurrei buruz galdetu diotenean.

Denborak jarriko du bakoitza dagokionaren alboan… edo ez!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *