Enrique Iglesias eta Anna Kournikova… haurdun???

Aitatasunak eta amatasunak loratzen ari dira azken aldian gure mundu “arroxa” honetan.  Famatuak etxeko-lanak omgi egiten ari diren seinale! Eta horren adibide izan daitezke Enrique Iglesias eta Anna Kournikova.

Kantariak (ejem, “kantariak”) beti esan izan du asko gustatuko litzaiokela aita izatea eta tenis-jokalari (ejem, “tenis-jokalariak”) eta modeloarekin ia hamar urte daramatza. Prentsa estatubatuarraren zurrumurruen, arabera ume baten esperoan izan daitezke, azkenean ezkonduko diren ala ez esan ez duten arren.

X17 Online aldizkariak dituen iturrien arabera, Iglesias-Kournikova bikoteak lagun talde txiki bati jakinarazi zion albistea bikoteak Miamin duen luxuzko etxean. Dena den, oraindik ez dute haurdunaldiaren baieztapen ofizialik egin.

2001. urtearen amaieran ekin zioten harremanari Enrique Iglesiasek eta Anna Kournikovak,  kirolaria Iglesiasen Escape abestiaren bideoklipean agertu ostean.

Orduz geroztik, pertsonaia ospetsuek jasan behar dituzten zurrumurruetara ohitu behar izan dute. 2003an eta 2005ean ezkontza sekretu baten inguruko zurrumurruak egon ziren, eta albiste hori Enriquek gezurtatu zuen 2007an.

Gainera, Anna Kournikova 2010ean telebista saio batean izan zen eta bertan bere mutil-lagunak esandakoa baieztatu zuen, hau da, elkarrekin urte asko zeramatzatela baina etorkizunean ezkontzeko asmorik ez zutela.

Dena den, gehiagotan ere hitz egin izan da tenis-jokalariaren ustezko haurdunaldiaz eta baieztatuak edo gezurtatuak ez bazituzten ere, haurrik ez dute izan. Beraz, Kournikovari sabela handitu zaiola ikusten dugunean baieztatuko dugu albistea. Hori gertatzen den bitartean, zurrumurruak bakarrik izango dira.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *