J.Lo-ren izena zakilean?

Badirudi Casper Smartek oso serio hartzen duela Jennifer Lopezekin daukan harremana.. Izan ere, In Touck Weekly aldizkariaren arabera, Lopezen mutil-lagun gazteak abeslariaren izena tatuatu du… zakilean!

Bikotekideek ez dute informazio hori baieztatu, baina, haien inguruko iturri batek adierazi duenez, abeslari ezaguna oso pozik dago bere mutil-lagunaren tatuaje berriarekin: “Casperren tatuajeak asko atsegin ditu Jenniferrek, sexiak direla uste du eta azken hori bereziki gustatzen zaio”.

Abeslariaren senar ohiak, Marc Anthonyk, eskumuturrean tatuatuta zeukan Lopezen izena. Hala ere, abeslariarekin dibortziatu ostean bere neska-lagun berriaren izenarekin estali zuen tatuaje hori.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *