Angelina Jolie eta Brad Pitt ezkonduko dira

Argazkia: Howard Pasamanick/PRNewsfoto

2005an bikotea zirela aitortu zutenetik, asko izan dira Angelina Jolie eta Brad Pitt aktoreen ezkontzaren inguruko zurrumurruak baina ez da egon horien inguruko baieztapenik duela gutxi arte.

Aktoreak ezkontzekotan zeudela zioen azken albisteak duela egun batzuk egin zuen eztanda, argazkilariek Angelina Joliek eskuan eraztun erraldoia zeramala ikusi zutenean. Sortutako polemikaren ondorioz-, Cynthia Pett-Dantek, Brad Pitten managerrak, bikoteak ezkontzea erabaki duela baieztatu zuen.

Dirudienez, Brad Pittek oso eraztun berezia nahi zuen bere emaztea izango denarentzat eta horretarako, urte batez egon zen bitxigile batekin lankidetzan. Azken honek adierazi duenez; kalitate handiko diamantea aurkitu eta Angelinaren atzamarraren tamaina izateko landu behar izan zuen, baina Brad Pittek prozesuaren pausu guztiak gainbegiratu zituen.

Orain bikoteak aukeratzen duen data jakitea baino ez zaigu falta, segur aski euren bizitzako egun pozgarrienetakoa izango dena jarraitu ahal izateko!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *