Euskararen bloga: euskara sustatzeko ekimenak, euskararen aldeko kanpainak, herriz herri egiten diren gauzak….eta euskararen aldeko ekintzak biltzen dituen tokia.
Ondarruko euskalkia nortasun handikoa dela gauza jakina da, eta horren adibide garbia da jarraian aurkeztuko dizuegun BIDEO mundiala. Intxirrikatun, pipilinu⦠eta beste zenbait hitzen esanahia zein den kontatu dute ondarrutarrek. BEJONDEIZUELA!!! š
ONDARROAKO HITZEN ZERRENDA
INTXIRRIKATUN: Atea erdi itxita dagoenean.
PIPILINU: Haurrei zakila esateko modu bat.
FAMAU: ona, abila, trebea, gauzak ondo egiten dituena.
TRUNPALLE: Buruko golpea. Kaskarrekoa.
BORRAGARRIXE: Zerbait sinesgaitza denean, parekorik ez duenean.
Euskara batua eta euskalkiak hizpide hartuta etorri da aste honetan ETB1eko āTribuaren Berbakā saioa. Euskalkiak euskararen dialektoak dira, hizkuntza berean mintzatzen gara, baina aldaera ezberdinak, hitz egiteko modu ezberdinak, ditugu batzuek eta besteek.
Lionel Joly soziolinguista
Baina zer dira hizkuntzak eta zer dialektoak? Kike Amonarrizek gidatzen duen saioak Lionel Joly soziolinguistarengana jo du zalantza hau argitzeko. Lionelek argitu duenez, hizkuntzak eta dialektoak ezberdintzeko hainbat aldagai erabiltzen dira: geografikoa, elkar-ulergarritasuna eta baita sozio-politikoa ere; nahiz eta irizpide subjektiboak izan eta salbuespenak egon daitezkeen. Hala ere, azpimarratu duenez, kasu askotan, ofizialtasuna lortzen denean onartzen da hizkuntza bat.
Euskarari dagokionez, bere dialektoen lehendabiziko mapaLouis-Lucien Bonapartek, Frantziako enperadore izan zen Napoleon Bonaparteren ilobak, egin zuen 1863. urtean.
Zortzi euskalki identifikatu zituen: bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, hegoaldeko goi-nafarrera, iparraldeko goi-nafarrera, ekialdeko behe-nafarrera, mendebaleko behe-nafarrera eta zuberera.
Koldo Zuazo hizkuntzalariak mapa hori eguneratu du euskalkien gaur egungo egoera ikertu duenean. 25 urte daramatza Euskal Herriko leku ezberdinetako hizkerak aztertzen.
Koldo Zuazoren euskalkien mapa
Gaur egun, Bonaparteren maparekin alderatuta, hiru ezberdintasun nagusi topatu ditu: alde batetik, Nafarroako ekialdean eta IruƱerri inguruan euskara galdu egin dela; bestetik, Lapurdin eta Nafarroa Beherean euskalki bakarra dagoela orain eta, azkenik, Gipuzkoako euskara zabaldu egin dela.
Koldo Zuazo hizkuntzalaria
Euskalkiak noiz edo nola sortu ziren galdetuta, Zuazoren ustez, gaur egun erabiltzen ditugun hauek nahikoa berriak dira, Erdi Aro ingurukoak edo. Euskara hizkuntza zaharra denez, dialektoak beti egongo ziren, seguruenez; baina itxura batean behintzat, Erromatarren garaiaren ondoren euskara ābatuā bat zegoela esan daiteke eta ondoren sortu zirela gaur egungo hizkerak.
Euskara batua, berriz, 1968 inguruan sortu zen, Andres Urrutia euskaltzainburuak āTribuaren Berbakā saioan gogorarazi duenez. Euskaltzaindiak 50 urte bete zituen hartan, Gabriel Arestik aipatu omen zuen euskara moderno eta jaso bat izan nahi baldin bazen, garaia zela kode bateratu bat sortzeko. Eta halaxe egin zuten.
Andres Urrutia euskaltzainburua
Urrutiaren hitzetan, euskara batua eta euskalkiak, guztiak, dira beharrezko, baina bakoitza bere esparruan. Familian, lagunartean eta komunikazio ez formalean euskalkiak erabiltzea da egokia. Eta, aldiz, komunikazio formalagoa eskatzen duen egoeretan batua erabiltzea gomendatzen du.
Hizkuntza maila gorenera eramatean, literaturara alegia, zer egin? Aingeru Epaltzak, Irati Jimenezek, Itxaro Bordak eta Andu Lertxundik euskalkiak iturri dituen euskara batuaren alde egiten dute. Hau da, euskaldun orok ulertuko dituzten testuak idaztea dute helburu, baina euskalkiek eta tokiak tokiko hizkerak eta esamoldeek hizkuntza aberatsagoa, naturalagoa, sortzen laguntzen die.
Euskalki ezberdinak entzuten ohitzea, leku bateko eta besteko hitzak eta esamoldeak ezagutzea… horrek guztiak euskarari mesede egiten dio. Horretarako, adibidez, http://nieuskalduna.metroo.es/ webguneak ematen duen zerbitzua dugu eskuragarri. Ā Euskal Herriko herri ugaritako pertsonekin izandako elkarrizketen bideoak eskegi dituzte bertan, edonoren esku.
Amaitzeko, ETB1eko saio honek astero ekartzen dituen bitxikeria interesgarrietako bat aipatuko dugu. Ba al dakizue erromintxela zer den? Bada, euskararen gramatika eta romanieraren lexikoa nahasten dituen hizkera da, Euskal Herriko ijitoek tradizioz hitz egin izan dutena. Gaur egun, tamalez, 80 urtetik gorako aiton-amona apur batzuk soilik mintzatzen dira horrela. Hona erromintxelaren hitz batzuk: pindroa (hanka), kirkilak (babarrunak) eta giltiziniak (giltzak).
Trena baino, gaurkoan autobusa hartuko dugu txantxikuen herrira iristeko, trenbidea ez baita Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen zonalde eder honetara heltzen.Ā OƱatiarrek kalean darabilten euskara, oƱatiera, izango dugu hizpide gureeuskararen blog honetan, hauxe baita OƱatiko jatorrizko euskalkia. Txantxikuen hizkera ezagutu nahi? š
OƱati aldeko hiztegia
LATXORRIXA: Kirkila
PETRIĆA: Gerrikoa
MATXINGORRINGUA: amona mantangorria
MATXINSALKALAIXA: matxinsaltoa
MARAIXA: udarea
MALLUKIXAK: marrubiak
TXINTXIĆA: itokina
EBAIKOTZA: ostirala
ARRANA: zintzarria
OKANA: arana
KIRIKIXUA: trikua
OTZARA: saskia
ETXAFLERUA: zuziria
IZUZKIXA: erratza
ITXI: utzi
IXUTUTA: piztuta
ATXILIPURDI: zilipurdi egin
LOKARRAZA: zurrunka
TXARRANTXIA: sega
Erbailtzaile bate:
TXANTXIKUAK: Igelak
ILBATZA-Urtarrilla
TRIKITXIN IĆ– topo egin
JARE: utzi
JOTA=oso (gaztiek erabiltten daue geixenbat)
ITXUNGITTA : itzalita
BIALEKUA: buruhaustea
Horiek guk bildutakoak. Oñatiarra bazara, edo oñatiera ezagutzen baduzu, badakizu izugarri gustuko ditugula zuen ekarpen txikiak, txikiak handi bihurtzen baitira euskararen inguruan mintzatzen garenean. EGIN EUSKARAZ :-), txantxikuen erara, Lekeitioko berbak erabiliz, Goierriko edo Azkoitiako euskaraz, ondarrutarrez edoArratia inguruko euskara erabiliz, euskara maitatzeko modurik ederrena hizkuntza erabiltzea baita. GORA GURE HIZKUNTZA! GORA EUSKARA!