Ezagutzen al dituzu Arratiako berbak? akeita, abazeria, urguxua…

Arratiako harana oso eskualde euskalduna da, euskara da erabiltzen den lehen hizkuntza eta horregatik gaurkoan bertako hizkera izango dugu mintzagai. Honekin hasiera emango diogu azpieuskalkien inguruko post zerrendari. Angel Larrea eta Juan Rekalde irakasleen “Arratia inguruko hiztegia” lana hartu dugu eskuartean eta galtzear dauden berbak ezagutuko ditugu gaurkoan, bertakoentzako ezagunak, gainerako eskualdetako jendearentzat, aldiz, arrotzak. Arratiakoa al zara? Lagundu gure hiztegitxoa zabaltzen! 🙂

Arratia Inguruko Hiztegia

Arratia Inguruko Hiztegia

ZIRGILO Euskara Batuan BELARRITAKO
EZKAILU Euskara Batuan SUKALDE
URRUTIZKIN: Euskara Batuan TELEFONOA
URGUXUA Euskara Batuan IGELA
TXIRRI-TXIRRIA: Euskara Batuan KILKERRA
IGURDIALDIA: Euskara Batuan MASAJEA
ZAPEA: Euskara Batuan TXIMA
ABAZERIA: Euskara Batuan JANA
AIUBERTA: Euskara Batuan LOKARRIA, zapatilarena, esaterako
AKEITA: Euskara Batuan KAFEA
ANOTS: Euskara Batuan OHIARTZUNA
AMPOLLAK: Euskara Batuan EURI TANTA HANDIAK
APUKO: Euskara Batuan AITZAKIA
ARBEL EGIN: Euskara Batuan PORROT EGIN
ARKOLOA: Euskara Batuan ALFERRA
GEITU: Euskara Batuan DEITU
KARRA-KARRA: Euskara batuan KORRIKA
MIKO: Euskara Batuan MIZKIN
UKUZKETA: Euskara Batuan GARBIKETA
KUIKA: Euskara Batuan EZKUTAKETAN
SUNDA: Euskara Batuan KIRATSA
IROL: Euskara Batuan KOMUNA
ITZAL: Euskara Batuan ERRESPETU
HOGEN: Euskara Batuan PEKATU

Arratia inguruko hiztegia. Tximeleta. Iturria: eitb.com

Arratia inguruko hiztegia. Tximeleta. Iturria: eitb.com

Ikusi duzuen moduan, liburuaren azalean tximeleta bat ikus daiteke, eta horrek badu bere zergatia. Izan ere, Arratia inguruan TXIMELETA esateko 20 hitzetik gora daude: pitxikoletea, txiripitonea, mitxoletea, mitxilotoia, eskabie, txilipotadea, pitxilotea, txirripitea, bitxilikotea, txilipitañea, sorgin-bitxie, zeruko katue… Ez ahaztu, EUSKARA MAITATU ETA GEURE BERBAK BULTZATU. Bizi pozik eta besarkada bat guztioi! 🙂

2 thoughts on “Ezagutzen al dituzu Arratiako berbak? akeita, abazeria, urguxua…

  1. Pingback: Etxeko berbea. | BitxiNafarrak

  2. Pingback: Etxeko berbea. | Jalgi Mundura

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude