Trena baino, gaurkoan autobusa hartuko dugu txantxikuen herrira iristeko, trenbidea ez baita Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen zonalde eder honetara heltzen. Oñatiarrek kalean darabilten euskara, oñatiera, izango dugu hizpide gure euskararen blog honetan, hauxe baita Oñatiko jatorrizko euskalkia. Txantxikuen hizkera ezagutu nahi? 🙂
Oñati aldeko hiztegia
LATXORRIXA: Kirkila
PETRIÑA: Gerrikoa
MATXINGORRINGUA: amona mantangorria
MATXINSALKALAIXA: matxinsaltoa
MARAIXA: udarea
MALLUKIXAK: marrubiak
TXINTXIÑA: itokina
EBAIKOTZA: ostirala
ARRANA: zintzarria
OKANA: arana
KIRIKIXUA: trikua
OTZARA: saskia
ETXAFLERUA: zuziria
IZUZKIXA: erratza
ITXI: utzi
IXUTUTA: piztuta
ATXILIPURDI: zilipurdi egin
LOKARRAZA: zurrunka
TXARRANTXIA: sega
Erbailtzaile bate:
TXANTXIKUAK: Igelak
ILBATZA-Urtarrilla
TRIKITXIN IÑ– topo egin
JARE: utzi
JOTA=oso (gaztiek erabiltten daue geixenbat)
ITXUNGITTA : itzalita
BIALEKUA: buruhaustea
Horiek guk bildutakoak. Oñatiarra bazara, edo oñatiera ezagutzen baduzu, badakizu izugarri gustuko ditugula zuen ekarpen txikiak, txikiak handi bihurtzen baitira euskararen inguruan mintzatzen garenean. EGIN EUSKARAZ :-), txantxikuen erara, Lekeitioko berbak erabiliz, Goierriko edo Azkoitiako euskaraz, ondarrutarrez edo Arratia inguruko euskara erabiliz, euskara maitatzeko modurik ederrena hizkuntza erabiltzea baita. GORA GURE HIZKUNTZA! GORA EUSKARA!
Oñatiko euskeran esaten dian beste hitz batzuk, hementxe jareten dotzuet:
Txantxikuak-Igelak
Ilbaltza-Urtarrilla
Trikitxiñ iñ- topo egin
Eskerrik asko, gehitu diogu postari. Ondo segi!
hemen beste batzuk:
Jare (hiztegixan ondo jarri dozuen moduan “itxi”n sinonimo) =utzi
Jota=oso (gaztiek erabiltten daue geixenbat)
itxungitta=itzalita
Bialekua=buruhaustea
Eskerrik asko. Orantxe gehituko ditugu. Ondo izan!
Almeuna edo almehuna = Armiarmaren ehuna (telaraña)
negumaraixa: guardia zibila
atxintxiketan: korrika
eguena: osteguna
malutza: ume ederra
xuxuma: hotzikara ematea
puturruskilla: neskatila bihurria
turtikiña: burugogorra
Txaplata: mosola
kedartzu zurixa: almohada azalei jartzen zitzaien zinta
kedartzu baltza: alpargat beltzei jartzen zaien zinta
txant: oiloendako janari hondarrekin egindako janaria
bestian buztanakin aurpegixa garbittu: besteen lana zure onerako erabili
mixiangule: mística
piper potia: españako bandera
gorrixak eta bat ikusittakua: gaizki pasautakua
bustanikara: geldigorra
etxiak abia: familian berean belaunaldi batetik bestera pasatzen ohituraren bat pasatzen denean (adb: dendatan zorrak egitea)
ez naiz mugarrixa izango: eskerrak emateko
lekak : bainak
leka galanta hartu dozu: mozkor galanta harrapatu duzu
bixamona: resaca edo jai ondorengo hurrengo eguna
Eskerrik asko, Mundialak denak!
LEKA – Guizurrari be izaten zan.