Monthly Archives: December 2011

Euskara: Baionatik Bilbora jaialdirako sarrerak zozketan. Doan joan nahi?

Abenduaren 20an Euskara eta iparraldeko euskal kantak ardatz izango dituen β€œBaionatik Bilbora” jaialdira doan joateko zozketa izango dugu hizpide gaurkoan. Baina Euskaldunok Euskaraz orrialdean beste zenbait konturen inguruan aritu gara euskaldunok. Errepasoan gurekin etorriko al zara? πŸ™‚

Baionatik Bilbora-Iparraldea Kantuz izeneko kontzertua egingo da datorren asteartean, hilak 20, Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskal Herriko kantagintzaren eta kulturaren historian Iparraldeak izan duenΒ  garrantzia aditzera ematea du helburu ekitaldi honek. Ekimen berezia honetara doan joateko aukera eskaintzen dizugu euskaldunon Facebookeko orrialdean. Nola? Oso erraza da. Euskararen blogean harpidetu eta zuzenean zozketan parte hartuko duzu. Animatu! Astelehen arratsaldera arte duzu epea!Azkar ibili!!!


Bestalde, jakinarazten genizuen Multimedia Komunikazio UPV/EHU-EITB Masterrak mahai-inguru bat antolatu zuela euskarazko komunitate birtualen arrakastaren gakoez eta euskararen komunitate birtual berriak ehuntzeko estrategiez eztabadaitzeko asmoz.

Eta gaur egun handia izan da Goenkale zaleentzat. Izan ere, Zea Maysek Atxurin egingo zuen grabaketara joateko gonbitea luzatzen genizuen, eta dagoeneko grabatuko zuten, gaur goizean baitzen hitzordua EITBren Miramongo egoitzan. Euskalherria Rockanrollek grabaketan parte hartzea gustatuko litzaiokeela komentatzen zuen. Espero dugu bertan izatea!

Euskararen eguna eta Durangoko azoka, protagonistak

Iragan astean azoka ezaguna ospatu zen Durangon. Beste behin aukera anitza izan zen; kontzertuak, liburu eta diskoak, eztabaidak… Egitarau osoaren berri ematea zaila bazen ere, Durangoko Azokan Berri Txarrak, Su Ta Gar, Lisabo eta Mikel Markez izango zirela aipatzen genizuen. Gainera, zuek zer erosi zenuten galdetzen genizuen. Robe Txanek Su Ta Gar eta Governors taldeen azken lanak erosi zituela kontatzen zigun, β€œsinatua eta argazkitxoa barne”, esaten zuen alai. Maite OtaΓ±ok ere β€œdenetik” erosi omen zuen, β€œPirritx eta Porrotxen azken CDa, Ken zazpirena, Gabon abestiena. Haur literatura….. Hitz bitan…. Diruzorroari astindu ederra!!!! Baina pena merezi du!!!!”. Bai noski, Maite. Irantzu Maguregik horren ondo saldu den Sarrionandiaren liburua erosi zuen eta β€œPirritxen muxu goxo bat etxera ekarri” zutela Durangotik bueltan kontatzen zigun.

Eta Euskararen Egunerako Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean 10.000 lagun lortzeko erronka lortu ez badugu ere, laburpen hau aprobetxatu nahi dugu eskerrak emateko, bihotz-bihotzez. Orrialdean zuen iruzkinak ikusita, ziur gaude ederto pasa zenutela. Donostiarrak Mintzodromoan ospatu zuten Euskararen Eguna. Asko izan zineten egunean bertan, lehenago eta baita ondoren ereuskara, gure hizkuntza, zoriondu zenutenak. Beraz, zuen izen eta iruzkin guztiak hemen biltzea ezinezkoa denez, ESKERRIK ASKO euskaldun guztion partetik. πŸ™‚ Hemen dituzue, irakurri nahi izatera, euskaldunok orrian egin ditugun iruzkin guztiak.

Lucia Linazak kalean entzundako pasarte batekin utziko zaituztegu: β€œGaur Zeanin egon naz eta tipo batek beste bateri galdetu deutso ia joango den bueltatxo bat egitera. Honek ezetz erantzun deutsonean lehenengoak “azkok” esan dau. Ze polite! Atzinetik ez neban entzun, gehienetan aitari. Asko poztu naz”. Izan zoriontsu, ondo pasa asteburua eta laster arte euskaldunak! Eta ahaztu Facebookeko orrialdean nahi duzuen guztiakontatu dezakezuela eta guk hemen, Euskararen blog honetan zuek kontatutakoak bilduko ditugula. πŸ™‚

Euskararen Eguna ate joka dugun honetan, 10.000 lagun biltzeko erronka gertuago Facebooken

Larunbat honetan, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta gure Facebookeko orrialdean geroz eta gehiago gara. Horregatik eguna heldu aurretik euskaldun guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu Euskararen alde egin duzuen guztiagatik. Erronka izango dugu hizpide gaurko laburpenean, baina beste gai batzuk ere jorratuko ditugu ondorengo lerroetan. Etorriko al zarete gurekin? πŸ™‚

Azken asteotan, abenduaren 3an egingo den Euskararen Egunaren harira, hainbat ekitaldiren berri eman dizuegu Euskaldunok Euskaraz Facebooken, horien artean erronka bat: Euskararen Egunerako 10.000 lagun biltzea orrialdean. Erronkara heltzeko oraindik nahiko urrun bagaude ere, gorakada nabarmena izan da orrian, beraz, ESKERRIK ASKO! πŸ™‚ Asko izan zarete erronkan sinistu duzuenak, eta utzi dituzuen iruzkin guztiak hemen biltzea ezinezkoa bada ere, horietako batzuk bildu nahi izan ditugu.

Elisa Alvarezek, Joseba Orbegoak edo Unai LarraΓ±agak, esaterako, erronka lortuko dugula uste dute, eta Josu Orbek, berriz, norberak bere gogoeta egiteko, ondorengo hitzak uzten zituen: β€œMomentu honetan 6575 garela ikusten dut baina, zenbatek daukagu euskara nabigatzailearen lehen hizkuntza? Zenbatek daukagu Feisbuka euskaraz? Zenbatek sistema eragilea? Aurrera! Eman pausua!!!”. Juan Luis Ormaetxeak “euskara dela euskaldun egiten gaituena” esaten zigun, eta Patxi GoΓ±ik, berriz, hitz eder hauek partekatzen zituen gu guztiokin: β€œGu gara euskara gu euskaraz gara”. Eskerrik asko bihotz-bihotzez guztioi eta lortzen ez badugu ere, zuen hitzek eta animoek bete egin gaituztela esan nahi dizuegu.

Euskararen jatorriaren dokumentala, Bernardo Atxaga Anitzelen….

Euskararen Egunarekin jarraituko dugu, izan ere hori abiapuntu hartuta, atzo ETB-1n Hasier Etxeberriaren “Euskararen jatorria: Enigma europar bat” dokumentala estreinatu zen. Dokumentalaren estreinaldiaren kontua aste hasieratik dabil gure orrialdean bueltaka. Liv Lif Tailorrek ikus-entzunezkoaren trailerra partekatu zuen. β€œItxura ederra dauka”, gaineratzen zuen. Gaur arratsaldean bertan, gainera, Iban Bilbaok EITB Nahierara Euskara, Enigma europarra dokumentala ikusteko lotura uzten zigun: β€œIa noiz dakoten tartetxu bet πŸ˜‰β€ esaten zuen. Zuek ere ikus-entzunezkoa ikustera gonbidatzen zaituztegu, euskaldunok belaunaldiz belaunaldi hitzetik hortzera darabiltzagun gaien berri ematen baitigu Hasierrek zuzendutako lan honek.

Eta gaiez aldatuz, gaur gauerako hitzordu bat. Bernardo Atxaga idazle euskaldunaren ibilbide profesionala zein pertsonala gertutik ezagutu nahi izatera, ez galdu Xabier Euzkitzek gidatutako saioa, Bernardo Atxaga Anitzelen egongo baita gaur gauean.

Garazi Weyek β€œEuskara…atzo, gaur eta beti” izeneko bideoklip eder bat partekatzen zuen Facebookeko orrialdean. BBKKlip txapelketarako egindako bideo bat zela kontatzen zigun. Honen aurrean Azkue Fundazioak ere iruzkina uzten zuen eta aste honetan irabazleak nortzuk diren esango dutela jakinarazten zigun. β€œBenetan bideo polita!”, gaineratzen zuen. Zorte on ona opa diogu bai Garaziri baita bideoklipean parte hartu duten lagun guztiei ere. Guk ere euskaraz maite zaituztegu!! Hemen duzue bideo oso osorik! Gozatu!

Amaitzeko, asteartean MinoriTB jardunaldi irekia egin zen EITBren Bilboko Egoitzan. Berrikuntzen artean Txio zuzeneko emanaldietan integratzen den jarraipen tresna erabiltzeko aukera izango zela kontatzen genizuen, izan ere, sare sozialetan ere euskera bultzatzea da euskaldun guztion helburua, eta bagoaz, piskanaka, betetzen.

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko laburpenari. Gogoratu larunbatean euskaldunok hitzordua dugula, Euskararen Eguna ospatuko baita munduko hainbat txokotan. Goio Etxezarragak horman uzten zigun hitz hauekin agurtuko gara. β€œHeuskara ialgi hadi plazara!. Euskaldunok euskaraz kalean!!!!!!”. Besarkada bat guztioi eta egurra erronkari!! Lortuko dugu eta! πŸ™‚