Monthly Archives: October 2013

Erabili al duzu Skype euskaraz?

Hamar urte pasa dira jada Skype aplikazioa martxan jarri zenetik. Orduz geroztik, internet bidez telefono deiak egitea ahalbidetzen duen software honen arrakasta izugarria izan da. Urrun duzun lagun hori gertu sentitzeko aukera eskaintzen du, debalde, gainera. Orain arte, ordea, aplikazioak ez zuen euskarazko bertsioa. Honetan ere ez gara atzean geratu, izan ere, euskal lagun talde baten ahaleginari esker, prest dago Skype euskaraz.

skype-euskaraz-blog
Gure egunerokotasunaren zati handi bat ordenagailu eta bestelako gailuen aurrean ematen dugu. Hortaz, euskaraz bizi nahi izanez gero gailu hauek euskaraz erabiltzea aurrerapauso nabarmena dela gauza jakina da. Skype-aren euskarazko softwarea “Bai Euskarari“, “Lantalan” eta “Azkue Fundazioa” web orrialdeetako euskarazko softwarea atalean lor dezakezu eta oso erraza da Skype euskaratzeko behar den fitxategia jaistea.

1. Kopiatu fitxategia hurrengo direktorioan: Skype duzuen direktorioaren barruan phone izeneko direktorio bat dago. Kopiatu bertan euskara.lang fitxategia. Adibidez: c:/ archivos de programa/ Skype/ Phone/
2. Ondoren, joan Herramientas fitxara eta bertan aukeratu cambiar idioma eta honen barruan beheko partean cargar idioma skype
2. Euskara.lang fitxategia aukeratu eta eman “Cargar”-i eta listo!!

Ziur gaude milaka euskaldunek dagoeneko badutela skype euskaraz. Zuk ere egin froga! MAITE EUSKARA, BIZI EUSKARAZ!

13.000 euskaldun biltzeko erronka Facebooken, 2013ko Euskararen Egunerako!

Milaka kanturen artean bat aukeratzekotan, Ruper Ordorikaren “Zaindu Maite Duzun Hori” kanta aukeratu dut gaurkoari ekiteko. Letra mamitsua benetan, izan ere, “inork ez zidan esan, euskaldun izatea zein nekeza den…”. Aurten ere, abenduaren 3a euskararen eguna ospatuko dugu euskaltzaleok, eta, 2012ko Euskararen Eguna mundiala izan bazen, aurtengoa are eta mundialagoa izango da. Zergatik? 🙂 Erronka berri bat jarri dugulako abian!! 2013ko Euskararen Nazioarteko Egunerako 13.000 euskaldun biltzea Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean.

Iturria:euskaramaitedut.com

Iturria:euskaramaitedut.com

Euskararen Nazioarteko Egunaren historia luzea eta aberatsa da. 1995ean instituzionalizatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak, eta, orduz geroztik, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkartek, erakunde publikok eta herritarrek milaka ekitaldi antolatzen dute egun horretan Euskal Herriko hainbat txokotan.

Euskara hizkuntza zaharra da, baina jakin du, ondo jakin ere, garai berrietara egokitzen. Iragan urtean, esaterako, Euskararen Nazioarteko Egunean #euskarazbizinahidugu traola TT izatea lortu genuen.

Eman euskaldun orori erronka honen berri, guztion artean lortuko dugulako 2013ko Euskararen Nazioarteko Egunerako 13.000 euskaldun biltzea. ZAINDU MAITE DUZUN HORI! .-) Gure historiaren hizkuntza delako, gure hizkuntza delako.