Korrikak Gares eta Gasteiz lotuko ditu, euskararen alde ‘klika’ eginez

Korrikak Euskal Herri osoa zeharkatuko du 2019ko apirilaren 4an Garesen hasi eta 14an Gasteizen bukatuta. “Klika” da hautatutako leloa, eta Txillardegi omenduko dute edizio honetan, “kulturan, euskalgintzan eta pentsamenduan ekarri zuen aldaketa” aintzat hartuta.

Pausoz pauso euskara lau haizeetara zabaltze aldera, esteka honetan Korrikaren ibilbidea herri herri ikusteko aukera dago. Euskararen aldeko ekimenak apirilaren 4ean emango ditu lehen urratsak Garesen, eta Nafarroan barrena murgilduko da.

Korrikaren lehenengo edizioan, alegia, 1980. urtean, milaka lagun atera ziren kalera, euskara defendatzera. “Zuek ere esan bai euskarari” lelopean, Oñatin hasi eta Bilbon bukatu zen.

Fermin Muguruza, Mad Muasel eta La Furia dira 21. KORRIKAren kantaren interpreteak.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *